CIBERFES – Hauskortasuna eta Zahartze Osasuntsua, Sareko Ikerkuntza Biomedikorako Zentroaren iraileko buletinean Biodonostia OIIko CIBERFESeko talde-burua eta Onkologia Zelularraren Taldearen arduraduna den Ander Matheuri egindako elkarrizketa jaso da.

Anderrek bere taldeak orain arte egindako lanaz hitz egiten du erreportajean, ikerketa-lerro nagusia izanik zelulen plastikotasuna eta heterogenotasuna ezagutzea, horiek erregulatzen dituzten mekanismo molekularrak identifikatzea, minbizi, zahartze eta hauskortasun prozesuetan duten egitekoa ikertzea eta ezagutza hori praktika klinikoan aplikatzea.  Bereziki, taldearen interes nagusia zelula-amen biologian funtsezkoak diren SOX transkripzio-faktoreek zahartzean eta adinarekin lotutako patologietan, besteak beste, minbizian eta gaixotasun neurodegeneratiboetan, betetzen duten zeregina karakterizatzea da.

Elkarrizketa osoa ikusi