Helburutzat du laguntza teknikoa eta zientifikoa eskaintzea Institutuko ikerlariei, enpresa elkartuei eta kanpoko enpresei. Horrela, zerbitzu eta laguntza teknikoa eskaintzen ditu arlo hauetan: zelula-hazkuntza, fluoreszentzia-mikroskopia, fluxu-zitometria eta zelula-metabolismoaren analisia (Sea Horse).Adierazitako guztiaz gain, kriopreserbazio-zerbitzua eskaintzen du plataforma honek.
Zelula-hazkuntzarako hiru areto daude: bi areto zelula primario eta egonkorren hazkuntzarako dira eta hirugarrena zelulak birusekin infektatzeko erabiltzen da.
Zelula Hazkuntzaren Plataformaren ardura dira lan hauek: hazkuntza-gailuen (kabinak, inkubagailuak eta abar) funtzionamendu eta mantentze prebentibo egokia, gelen garbiketa orokorraren kontrola, dokumentazio egokia mantentzea eta garbiketa- eta mantentze-protokoloak egitea, batez ere hondakinen kudeaketari, biosegurtasunari, kontrol mikrobiologikoari eta mikoplasma-kontrolari dagokienez.
Gure unitatea Mikroskopia Optiko Aurreratuaren Espainiako Sareko (REMOA) kide da.
Zelula Hazkuntzako Plataformak bere azpiegiturak erabiltzea eskaintzen du eta horretarako aldez aurretik nola erabiltzen diren jakin behar da edo, ez jakinez gero, plataformako langileen aldetik ikastaro espezifiko bat jaso beharko litzateke. Era berean, plataformak laguntza metodologikoa eta zientifikoa eskaintzen du proiektuen diseinuan, baita aurrekontu baxuko esperimentuak egiteko ere.
Plataformak hurrengo zerbitzuak eta azpiegiturak eskaintzen ditu:
Hazkuntza gela
Zelula Hazkuntzako Plataformak 75 m2 inguru ditu hiru gelatan bereizita: bi gela zelula hazkuntza primarioak eta egonkorrak egiteko erreserbatuta daude eta hirugarrena birus bidez zelula infekzioak bideratzeko erabiltzen dira eta 2. biosegurtasun-maila du.
Hazkuntza-gela guztiek CO2 eta N2 kanporatzeko eta kanalizatzeko ekipamendua dute eta gas horietarako lanpostuak dituzte inkubagailuen ondoan, segurtasuna ziurtatzearren.
Zelula hazkuntzako gelen eta aparatuen datu teknikoak
Hazkuntza geletako eskaintzen diren zerbitzuak hauek dira:
- Ehunetatik zelulak lortzea: gizakiaren zein arratoiaren ehuna prozesatzen da (azala, muskulua eta abar), ikerlariak eskatutako zelula primarioak lortzeko (fibroblastoak, mioblastoak, zelula ama mota desberdinak eta abar).
- Linea egonkorren edo betikotuen hazkuntza: eskatutako zelula mota merkatuan dagoela jakinaraztea, baita bere mantentzea, anplifikazioa eta kriokontserbazioa ere.
- Hazkuntzan dauden zelulen lerroak esterilitate-baldintza zorrotzetan mantentzea, horiekin lotutako esperimentuak ondo burutuko direla ziurtatzeko.
- Zelula ugartize eta bideragarritasun entseguak.
- Transfektzio entseguak.
- Mikoplasmagatiko kutsadura detektatzea.
- Giza zelula lerroen balioztatzea (Genomika Plataformaren laguntzaren bidez).
Plataformaren oinarrizko zerbitzuak: Oinarrizko prestakuntza eta trebakuntza teknikoa zelula-hazkuntzaren maneiuan eta esperimentazioan eta nitrogeno likidoko zelula-lerroen stock-ak mantentzea.
Fluoreszentzia mikroskopioa
Zelula Hazkuntzako Plataformak Nikon ECLIPSE 80i fluoreszentzia-mikroskopioa erabiltzea eskaintzen du (DAPI, FITC, Texas Red, hirukoitza eta gorria iragazki gisa) askotariko lagin naturalak (zelulak, ehunak eta abar) behatzeko eta analizatzeko. Bestalde, laginak fluoreszentzia erabili gabe behatzeko aukera dago, besteak beste, hematoxilina-eosina, DAB (3,3’ diaminobenzidina), Jenner-Giemsa, etab.
Plataformak beharrezkoa den oinarrizko informatika-sistema du lortutako irudi digitalen prozesamendua eta analisia egiteko.
Zelula Hazkuntzako Plataformak inmunofluoreszentzia zerbitzuak eskaintzen ditu eta prestakuntza zein gomendioak ematea ekipoak eta metodologiak erabiltzerakoan.
Fluxu zitometria
Plataformak Guava Easy Cyte 8HT zitometroa erabiltzea esakintzen du, laser urdin bat (488 nm) eta beste gorri bat (640 nm) ditu eta 6 kolore fluoreszente eta 2 light scatter arte bistaratzeko aukera ematen du. Horrez gain, plaka berean 96 lagin prozesatu daitezke.
Plataformak erabiltzaileei fluxu-zitometriaren printzipioei eta aplikazioei buruzko gomendioak ematen dizkie ere bai.
Seahorse
Plataformak Seahorse XFe96 Analyzer aparatu berria du eta erabiltzaileek zelulen metabolismoa hainbat modutara azter dezakete:
- Funtzio mitokondriala: arnasketa basala, ATP-turnover indizea, “leak”… protoia zelula-bioenergia kuantifikatzeko, funtzio mitokondrialak identifikatzeko eta zelulak estresaren aurrean duten erantzuna neurtzeko.
- Funtzio glikolitikoa: besteak beste, glikolisia, gaitasun glikolitikoa eta erreserba glikolitiko neurtzen ditu.
- Gantz-azidoen oxidazioa.
Informazio gehiago:
http://www.agilent.com/en-us/promotions/xftechnologyoverview
Nitrogeno likidoaren gela
Nitrogeno likidoko bi andel daude kriogenia-gelan eta alarma-sistema zentral batera daude konektatuta biak. Bestalde, gela berean oxigenoa detektatzeko alarma bat dago.
Plataformak kriobialak nitrogeno likidoan mantentzea eskaintzen du.