Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 9/2013 Legean aurreikusitakoari jarraikiz eta informazioaren argitalpena bideratzeko eta publizitate aktiboko betebehar horien betetzea ahalbidetzeko helburuarekin, Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak Gardentasun Atari hau jarri du herritarren esku.

Informazio instituzionala

Aplikatu beharreko araudia
Biogipuzkoa OII-aren eraketa.
Biogipuzkoa OII-aren Estatutuak.
Biogipuzkoa OII-aren Estatutuak (Aldaketa-ebazpena 2019-05-22).
Informazio gehiago Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa BIOEF-en webgunean.

Betetzen dituen funtzioak
Biogipuzkoa OIIa Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako osasun-ikerketako institutu bat da, eta honako helburu hauek ditu: Gipuzkoako lurralde-eremuan ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa sustatzea, osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzea eta zientzia-ezagutzak praktika klinikora bizkorrago eramatera bideratutako ikerketa traslazionalari lehentasuna ematea, nazioarteko gomendioen arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarekin egin dituen eta bere baitan garatutako I+G+Baren kudeaketa agintzen dioten lankidetza-hitzarmenei jarraikiz. Institutuak pazientearengana zuzendutako ikerketa traslazionala sustatzen du Gipuzkoako lurralde historikoan, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren barruan, eta bertan garatzen den ikerketa-lan guztia babesten eta bultzatzen du.

Institutuak erakunde eta diziplina anitzen elkarlanean oinarritutako egitura bat du, eta egitura hori baliatzen du herritarren osasuna hobetzeko egiten duen lanean. Ikerketa biomediko eta sanitarioko institutuak akreditatzeari buruzko ekainaren 24ko 279/2016 Errege Dekretuan xedatutako baldintzetan eta adierazitako arauaren 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Donostialdea" izeneko Erakunde Sanitario Integratuan txertatuta dagoen Donostia Unibertsitate Ospitalea da Biogipuzkoa OIIaren oinarrizko gunea. 2008an Institutua sortu zenetik, makina bat une garrantzitsu bizi izan ditugu, ikerlariek, erakunde publikoek eta institutuaren finantzaketan lagundu duten entitateek hartutako konpromisoari esker.

Une garrantzitsu horietako batzuk azpimarratzekotan, 2010ean eraikin berritua inauguratu zela eta 2011n Carlos III.a Osasun Institutuak Osasun Ikerketako Institutu gisa ziurtatu zuela esango dugu. Geroztik, 2016ean eta 2021ean ziurtapen hori berretsi du, Estatu osoan ziurtatuta dauden osasun-institutuen artean mantentzea lortuz gaur egun. Institutuan garatzen den ikerketa 7 Zeharkako Ikerketa Arlotan eta 2 Ikerketa Arlo Bertikaletan antolatuta dago. Guztira 450 ikerlari inguru ari dira lanean, 32 taldetan.

Institutuaren gunea Donostialdea ESI (Erakunde Sanitario Integratua) da, eta erreferentziazko esparrua Gipuzkoako ESIak dira: Bidasoa, Debabarrena, Debagoiena, Goierri – Urola Garaia eta Tolosaldea. Osasun Ikerketako Institutu gehienetan bezalaxe, unibertsitatea ere integratuta dago bertan, gure kasuan Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV - EHU). Era berean, maila horretan integratuta daude Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskampus Fundazioa eta Ikerbasque Fundazioa, azken horri esker gehitu da masa kritiko ikertzailea, nazioartean izen handia duten ikertzaileak gehituz.

Institutuaren berezitasuna berau osatzen duten gainerako kideetan datza. Gipuzkoako Parke Zientifikoan eta Teknologikoan oinarri teknologia duten zentro ugari kokatuta daude eta horien artean daude Institutuaren parte diren honako zentro hauek: Vicomtech, Cidetec, Osatek, Matía Institutu Gerontologikoa eta Onkologikoa, baita Institutuarekin hitzarmena duten baina haren Gobernu Organoen barruan ez dauden beste zentro batzuk ere: BCBL, CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, CITA Alzheimer, Gipuzkoako Poliklinikako Dr. Carlos Elosegui Fundazioa,  eta Tecnalia. Ikerketen xede diren gaien artean, hauek aipa daitezke: mikro eta nano bioteknologiak, biomaterialak, irudi molekularra, ikus-entzunezko teknologiak, e-osasuna, gerontologia, ezagutza, eta garuna eta hizkuntza.

Institutuaren helburuetako bat da nazioarteko osasun-ikerketan ereduzko zentro bihurtzea. Bestalde, Institutuaren ustez, lehentasunezkoa da teknologia medikoetan eta sanitarioetan berrikuntza sustatzea, baldin eta sistemaren iraunkortasuna lortzeko bidean aurrera egin nahi bada. Adierazitako guztia kontuan hartuta parte hartzen du Institutuak ITEMAS ISCIII Plataforman (Teknologia Medikoen eta Sanitarioen Berrikuntzarako Plataforma), eta 2021etik aurrera, OSNren gaitasun industrialen dinamizazioa eta berrikuntza eta horiek ekoizpen-sektorera transferitzeadeituko da. Gaur egun Biogipuzkoa OII-a Plataformako Koordinatzaileari laguntza eman eta euskarri lanak egiten dituen ITEMAS-eko Zuzendaritza-Kontseiluaren parte da. Era berean, SCReN – Ikerketa Klinikoaren eta Saiakuntza Klinikoen Unitateen Plataforman parte hartzen du, eta Estatu mailan plataforma osatzen duten nodoetako bat da. Orain berritu da Biomedikuntzako eta Osasun Zientzietako I+G+b-n laguntzeko Ikerketa Klinikorako Euskarria izeneko ISCIII Plataforma berriko partaidetza.

Halaber, REGIC – profesionalek eskatuta Espainian sortutako ikerketa klinikoko erakunde kudeatzaileen lehen elkartea – elkarteko kide da. Elkarteak esperientziak partekatzeko eta I+G+B sanitarioaren kudeaketan elkarrekintzako eta prestakuntzako espazio bat sortzeko helburuak dauzka.

Organigrama eta egitura
Biogipuzkoa OII-aren organigrama eta egitura.

Urteko eta urte anitzeko planak eta programak
Biogipuzkoa OII-aren 2021-2025 aldiko Plan Estrategikoa (gazteleraz).
Donostialdea ESIaren 2020-2021 aldiko Plan Estrategikoa (gazteleraz).
Osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia 2022-2025.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2030.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren plan eta programen bilatzailea.

Betetze-maila eta emaitzak, eta neurketa eta balorazioko adierazleak
Biogipuzkoa OII-aren 2023eko Memoria Zientifikoa (Gazteleraz).
Biogipuzkoa OIIaren Zahartze Estrategiaren 2013-2023ko Memoria Zientifikoa (Gazteleraz).

Beste agiri garrantzitsu batzuk

Esperimentazioko animalien erabilerari buruzko adierazpen instituzionala (Gazteleraz).

Garrantzi juridikoko informazioa

Ez da araurik sortzen eta, beraz, ez dira bidezko espedienteak bideratzen (legeen aurreproiektuak, erregelamenduen proiektuak, jarraibideak, instrukzioak, zirkularrak eta abar).

Eusko Jaurlaritzari dagokio arauak sortzea. Legegunerako esteka erantsi dugu; bertan, Eusko Jaurlaritzak berak argitaratutako garrantzi juridikoko informazio guztia dago bilduta.

Informazio ekonomikoa, aurrekontuari buruzkoa eta estatistikoa

Kontratuak


Hitzarmenak eta kudeaketa-mandatuak
Biogipuzkoa OII-ko 2023ko hitzarmen eta kudeaketa-mandatuen taula (gazteleraz).

Emandako diru-laguntzak eta laguntzak
Erakunde honek ez du kanpoko laguntzarik eta diru-laguntzarik ematen.

Aurrekontuak
Biodonostia OII-ren 2024ko aurrekontuak (gazteleraz).

Urteko kontuak
Biodonostia OII-ren 2023.eko urtearen auditoretza-txostena (gazteleraz).

Kanpoko kontroleko organoen fiskalizazio-txostenak
Biogipuzkoa OII-ren finantza informazio publikoa – Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia saila.

Goi-kargudunei buruzko informazioa
Ez dago goi-kargudunik.

Langileak eraginpean hartzen dituzten baimen-ebazpenak edo bateragarritasuna aitortzeko ebazpenak
Ez dago horrelako ebazpenik.

Informazio publikoa eskatzeko aukera

Gobernu Kontseiluaren 2015eko urtarrilaren 13ko erabakiak, informazio publikorako sarbideari, publizitate aktiboari eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturan aurrera egiteari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren funtzionamendu-neurriak onartzen dituenak, EAEko Administrazioarentzat eta haren sektore publikoarentzat informazio publikoa eskuratzeko eskaera guztien erregistro komun bat bermatu behar dela xedatzen du.

EAEko administrazio orokorraren eta haren sektore publikoaren eskaera guztiak informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeko Zuzenean zerbitzuaren bitartez bideratu behar dira.