Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak bere instalazioak eskaintzen ditu ikerketa biomedikoarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapen teknologikoarekin erlazionatutako ikastaroak, hitzaldiak eta mintegiak antolatzeko.

Horretarako, Institutuak edukiera desberdineko hainbat gela ditu. Teknologia telematiko aurreratu eta moldaerrazenarekin ekipatu dira gela guztiak eta WIFI konexioa dago eraikin osoan.

Bestalde, eraikinaren hirugarren solairuan espazio beiraztatu zabal bat dago, aldian behin egiten diren atsedenetarako edo aperitiboak antolatzeko.