Ongi etorri Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutura, osasun-ikerketako lehen euskal institutura.

Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuak (EOZ) ikerkuntzako eta berrikuntzako jarduera nagusiak bere hiru Osasun Ikerketako Institutuen (OII) bidez —Bioaraba, Biobizkaia eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuen bidez— eta Biosistemak Osasun Sistemen Ikerketa Institutuaren bidez egiten ditu. I+G+b-ko lau zentro horiek eta zentro horien burutza korporatibo gisa jarduten duen Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioak  (BIOEF) osatzen dute Euskal Osasun Sistema Publikoan I+G+b gauzatzen duten Erakundeen Mapa.

Biogipuzkoa OIIak pazientearengana eta herritar guztiengana zuzendutako ikerketa traslazionala sustatzen du Gipuzkoako lurralde historikoan, Osakidetza – EOZren barruan, eta bertan garatzen den ikerketa-lan guztia babesten eta bultzatzen du. Institutuak erakunde eta diziplina anitzen elkarlanean oinarritutako egitura bat du, eta egitura hori baliatzen du herritarren osasuna hobetzeko egiten duen lanean. Web hau gure jardueraren erakusleiho gisa sortu da.

2008an Institutua sortu zenetik, makina bat une garrantzitsu bizi izan ditugu, ikerlariek, erakunde publikoek eta institutuaren finantzaketan lagundu duten entitateek hartutako konpromisoari esker. Une garrantzitsu horietako batzuk azpimarratzekotan, 2010ean eraikin berritua inauguratu zela eta 2011n Carlos III.a Osasun Institutuak Osasun Ikerketako Institutu gisa ziurtatu zuela esango dugu. Geroztik, 2016ean eta 2021ean ziurtapen hori berretsi du,  Estatu osoan ziurtatuta dauden osasun-institutuen artean mantentzea lortuz gaur egun.

Institutuan garatzen den ikerketa 7 Ikerketa Arlo Bertikaletan eta 3 Zeharkako Ikerketa Arlotan antolatuta dago. Guztira 450 ikerlari inguru ari dira lanean, 30 taldetan. Aurrerapen zientifikoak sustatzeko helburuarekin, Biogipuzkoatiak osaera benetan berezia duen institutu bat izatea lortu du, gainerako guztiengandik desberdina, Gipuzkoako eragile teknologiko garrantzitsuenak bere baitan bateratzea lortu baitu.

Institutuaren gunea Donostialdea ESI (Erakunde Sanitario Integratua) da, eta erreferentziazko esparrua Gipuzkoako ESIak dira: Bidasoa, Debabarrena, Debagoiena, Goierri – Urola Garaia eta Tolosaldea. Osasun Ikerketako Institutu gehienetan bezalaxe, unibertsitatea ere integratuta dago bertan, gure kasuan Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV – EHU). Era berean, maila horretan integratuta daude Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskampus Fundazioa eta Ikerbasque Fundazioa, azken horri esker gehitu da masa kritiko ikertzailea, nazioartean izen handia duten ikertzaileak gehituz

Institutuaren berezitasuna berau osatzen duten gainerako kideetan datza. Gipuzkoako Parke Zientifikoan eta Teknologikoan oinarri teknologia duten zentro ugari kokatuta daude eta horien artean daude Institutuaren parte diren honako zentro hauek: Vicomtech, Cidetec, Osatek, Matía Institutu Gerontologikoa eta Onkologikoa, baita Institutuarekin hitzarmena duten baina haren Gobernu Organoen barruan ez dauden beste zentro batzuk ere: BCBL, CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, CITA Alzheimer, Gipuzkoako Poliklinikako Dr. Carlos Elosegui Fundazioa,  eta Tecnalia. Ikerketen xede diren gaien artean, hauek aipa daitezke: mikro eta nano bioteknologiak, biomaterialak, irudi molekularra, ikus-entzunezko teknologiak, e-osasuna, gerontologia, ezagutza, eta garuna eta hizkuntza.

Institutuaren helburuetako bat da nazioarteko osasun-ikerketan ereduzko zentro bihurtzea. Bestalde, Institutuaren ustez, lehentasunezkoa da teknologia medikoetan eta sanitarioetan berrikuntza sustatzea, baldin eta sistemaren iraunkortasuna lortzeko bidean aurrera egin nahi bada. Horregatik, Institutuko ikerketa taldeak laguntzaile dituzten eta euren profiletan kontsulta daitezkeen sareetan ez ezik, erakundeak ikerkuntza kooperatiboko beste sare batzuetan ere parte hartzen du, eta jarraian kontsulta daitezke:

Ikerkuntza Kooperatiboko Sareak

Nazionarteko Plataformak
EATRIS - EUROPEAN INFRASTRUCTURE FOR TRASLATIONAL MEDICINE
HUMAN BRAIN PROJECT - SPANISH HUB FOR INNOVATION
ECRIN - EUROPEAN CLINICAL RESEARCH INFRASTRUCTURE NETWORK
Plataforma Nazionalak
ITEMAS/ISCIII. DINAMIZACION E INNOVACION DE LAS CAPACIDADES INDUSTRIALES DEL SNS Y SU TRANSFERENCIA AL SECTOR PRODUCTIVO
SCREN - SPANISH CLINICAL RESEARCH NETWORK
PLATAFORMA ISCIII DE SOPORTE A LA INVESTIGACION CLINICA
PLATAFORMA ISCIII MULTIDISCIPLINAR DE IMPRESIÓN 3D
RED NACIONAL DE BIOBANCOS
IMPaCT - INFRAESTRUCTURA DE MEDICINA DE PRECISIÓN ASOCIADA A LA CIENCIA Y LA TECNOLOGÍA.  PROGRAMA CIENCIA DE DATOS
IMPaCT - INFRAESTRUCTURA DE MEDICINA DE PRECISIÓN ASOCIADA A LA CIENCIA Y LA TECNOLOGÍA.  PROGRAMA MEDICINA PREDICTIVA
IBERUS - RED TECNOLÓGICA DE INGENIERÍA BIOMÉDICA APLICADA A PATOLOGÍAS DEGENERATIVAS DEL SISTEMA NEUROMUSCULOESQUELÉTICO EN ENTORNOS CLÍNICOS EXTRAHOSPITALARIOS
REGIC - RED DE ENTIDADES GESTORAS DE INVESTIGACIÓN CLÍNICA
 

 

2011n Carlos III.a Osasun Institutuak Osasun Ikerketako Institutu gisa ziurtatu zuen Biogipuzkoa OIIa. Geroztik, 2016ean eta 2021ean ziurtapen hori berretsi zuen.