DESKRIBAPENA
Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen eginkizuna kultura berritzailea laguntzea, indartzea eta zabaltzea da. Horretarako, testuinguru egoki bat sortu eta eskaini behar da, erakunde askoren artean diziplinarteko taldeak antolatu eta lan egiteko. Izan ere, talde horien ardura izango da teknologiak diseinatzea, oraindik erantzunik ez duten arazo klinikoak konpontzeko.
Unitate honen helburua da ideiak pazientearentzako onura eta herrialdearentzako aberastasun bihurtzea.
Helburu horrekin, Unitateak UNE 166002:2021 arauaren —“I+G+b-a kudeatzeko sistemak”— jarraibideak aplikatzen ditu eta, arau horrekiko koherentzia berresteko, bere sistemaren ziurtapena dauka, AENORek emandakoa.
Sistemaren dokumentuen artean daude I+G+b politika eta Biogipuzkoa OIIk duen prozesu estrategiko honen etorkizunerako kudeaketari eta planteamenduari buruzko asmoen aitorpena, arauzko eskakizuna den heinean Institututik kanpoko alde interesdunentzat eskuragarri jarri beharrekoa.
Donostiako testuinguru berezian, bertan elkartzen baitira osasunaren arloko I+G+b, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, zentro teknologikoak eta enpresak, Unitatea da Euskadiko lehenengo Osasun Ikerketako Institutuko kideen eta adierazitako gainerako erakunde eta enpresen arteko lotura.
Berrikuntzan Laguntzeko Unitateak Teknologia Mediko eta Sanitarioen Berrikuntza Sarean (ITEMAS ISCIII) parte hartzen du (2021etik aurrera OSNren gaitasun industrialen dinamizazioa eta berrikuntza eta horiek ekoizpen-sektorera transferitzea deituko dena) eta ikerketa traslazionala sustatu nahi du aipatutako sarearen bitartez. Horretarako, berrikuntza sortu behar da teknologia eta material sanitarioaren sektore ez-farmakologikoan, ekipamendu, gailu, erreaktibo, material eta osasuneko IKTei dagokienez. Gaur egun Biogipuzkoa OII-a Plataformako Koordinatzaileari laguntza eman eta euskarri lanak egiten dituen ITEMAS ISCIII-eko Zuzendaritza-Kontseiluaren parte da.
Era berean, Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen bitartez, Institutuak REFBIO II Pirinioetako Ikerketa Biomedikoko Mugaz Gaindiko Sarean hartu du parte. Sarea POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V-A Lurralde Lankidetzako Programa) programa europarraren bitartez finantzatzen da, hiru herrialdeen arteko mugako lurraldean garapen iraunkorra sustatzeko.
Aurretik, REFBIO I-en lankidetza-ikerketako bederatzi proiektu garatu ziren. IIS Biogipuzkoak proiektu horietan hartu zuen parte.
ZERBITZUAK
Unitatearen lana lankidetza publiko-pribatuaren ondorioz lortutako I+G emaitzak gizartera eramatera zuzentzen da funtsean:
- Laguntza eskaintzea osasun-langileak behar klinikoa antzematen duen unetik bertatik.
- Jada badauden soluzio teknologikoak bilatzea eta ebaluatzea.
- Partnerrak bilatzea eta aholkularitza I+G proiektuak lantzeko.
- Finantzaketa bilatzea.
- Jabetza intelektualari buruzko aholkularitza ikerlariei.
- Emaitzak ustiatzeko akordioei buruzko aholkularitza ikerlariei.
- Hirugarrenekin jabetza intelektualaren baimenak eta emaitzak ustiatzeko baimenak negoziatzea, baldin eta Institutuak kasuan-kasuan proiektuan parte hartzen badu.
ARGITALPENAK
ARTIKULUAK
- Ferritin-Mediated siRNA Delivery and Gene Silencing in Human Tumor and Primary cells.
- Cancer risk in DM1 is sex-related and linked to miRNA-200/141 downregulation.
- Identification and Characterization of the Dermal Panniculus Carnosus Muscle Stem Cells.
- SOX9 Elevation Acts with Canonical WNT Signaling to Drive Gastric Cancer Progression.
- Conjugated Polymers As Molecular Gates for Light-Controlled Release of Gold Nanoparticles.
- Novel lncRNA T-UCR as a potential downstream driver of the Wnt/β-catenin pathway in hepatobiliary carcinogenesis (Epub ahead of print).
- Ursodeoxycholic acid in advanced polycystic liver disease: A phase 2 multicenter randomized controlled trial.
GIDALIBURUAK
- Berrikuntzaren Kudeaketarako Praktika Egokien Gidaliburua.
- Berrikuntzaren Kudeaketa Sistema UNE 166002:2014 arauari lotuz Ezartzeko Gidaliburua.
- Erosketa Publiko Berritzailerako Praktika Egokien Gidaliburua.
ESKATU ETA ESLEITUTAKO PATENTEEN ZERRENDA
- Mutazioak detektatzeko gailua.
- Zelula barruko kaltzioaren homeostasia erregulatzeko osagai berriak.
- Koloneko neoplasia aurreratuaren baheketa-proba eginkarietan metabolitoak aurkitzeko.
- Estrategia terapeutiko konbinatua gaixotasun hepatiko polikistikoetarako, UDCAtik eratorritako HDAC61en inhibitzaile berriak erabiliz.
- Gizabanako hauskorrak diagnostikatzeko eta estratifikatzeko eredu molekularrak identifikatzea.
- Gaitasun funtzionala aztertzeko gailua.
- FOXO Inhibitzaileak: Alboko Esklerosi Amiotrofikorako (ELA) tratamendu berria.
- Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) pronostikotarako in vitro metodoa eta tresnak.
- SARS-COV-2 Detekzio-teknologia.
- RNA Zirkularrak Esklerosi Anizkoitzaren biomarkatzaile gisa.
- Hipoxia detektatzeko gailua.
- Listuan Esofagitis Eosinofilikoa iragartzeko test diagnostikoa.
MERKATUKO PRODUKTUAK
- Kit Serotipado Pneumococo.
- Gibelean zenbat koipe dagoen adierazten duten odoleko markatzaileak detektatzeko testa, gaixotasun-arriskua kuantifikatzea ahalbidetzen du (OWL Fat).
- Gibel koipetsu ez-alkoholikoaren gaixotasuna eragin dezaketen DNAren aldaketei loturiko odoleko markatzaileak detektatzeko testa (OWL Genomics).
LANGILEAK
Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko taldea honako kide hauek osatzen dute:
-
-
- Maider San Torcuato Labaien: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Berrikuntzaren Kudeaketako Teknikaria.
-
- Dra. Arantza Abad Alba: Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen Kudeaketaren arduraduna.
- Dra. Olatz Arrizabalaga Garde: I+G+b Kudeaketa eta Koordinazio Zientifikoa.
- Dra. Amaia Del Villar Álvarez: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Kanpo Agenteekiko Koordinazioa.
- Marisabel Arzamendi Sesé: Proiektuen Unitateko Arduraduna. I+G+b proiektuen kudeaketa administratiboa. Finantzaketa lehiakorraren bilaketa.
- Catalina Arrieta Villalante: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Transferentzia Teknologikoaren Teknikaria.
- Itxaso Calbano Osinaga: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Metodologoa-Estatistikaria.
- Álvaro Ricón Rivera: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Berrikuntza Digitaleko Teknikaria.
- Maider San Torcuato Labaien: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Berrikuntzaren Kudeaketako Teknikaria.
- Sonsoles García García: Administrazio Teknikaria.
-
- Maider San Torcuato Labaien: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Berrikuntzaren Kudeaketako Teknikaria.
-
HARREMANETAN JARTZEKO
Email: innovacion@bio-gipuzkoa.eus