Histologia Plataforma ehunen prozesamendu histologikoa behar duten ikerketa-proiektuen eskaerari erantzuteko sortu zen.
Plataformaren helburua Institutuko ikertzaileei, enpresa elkartuei eta kanpoko enpresei laguntza teknikoa eta zientifikoa ematea da. Teknika histopatologiko ugari eskaintzen dira:
- Ehunen prozesamendua.
- Parafina-inklusioa eta OCT-inklusioa.
- OCT-bloke bidezko Ebaketa (kriostatoa).
- Parafina-bloke bidezko ebaketa (mikrotomoa).
- Finkatzea eta deskaltzifikatzea.
- Tindaketak, ohikoak eta bereziak.
- Immunohistokimikoak (antigorputza doituz).
- Immunofloreszentziak (antigorputza doituz).
EKIPAMENDUA
- Kriostatoa, CM1950, LEICA.
- Ehunen prozesagailua, MTM, SLEE MAINZ
- Parafina-banagailua, HISTOSTAR, THERMO-SCIENTIFIC
- Mikrotomoa, HM355S, THERMO-SCIENTIFIC
- Bainua, TERMOFIM, SELECTA
- Tindagailu automatikoa VARISTAIN GEMINI, THERMO-SCIENTIFIC
- Mikroskopioa, Nikon 80i, eremu argiko eta fluoreszentziako argazkiak lortzeko (iragazkiak: berdea, urdina, gorria) Irudiak hartzeko kamerarekin.
Plataformak bere prozesuak kudeatzen ditu UNE-EN ISO 9001:2015 Arauaren jarraibideak betez, eta kalitatea kudeatzeko haren sistema AENORek ziurtatuta dago. Horrek balio erantsia dakar Plataformak egiten duen lanerako; batik bat, haren zerbitzuaren kanpoko eskatzaileei dagokienez. Izan ere, konfiantza ematen du haien eskaerak tratatzeko aplikatzen den kalitate-mailan.

Ikus ziurtagiria
AUTOZERBITZUA
- Aparatuak erabiltzen dakitela egiaztatu dezaketen erabiltzaileek baino ez dute Histologia Plataforma eskuragarri izango.
- Institutuko ikertzaileek ekipamenduen erreserba egin ahal izango dute, honako helbide honetan sartuz: NAS/Áreas de Investigación/Plataforma de Histología/Reserva de aparatos
- Ekipamenduaren erabilerari eta haren funtzionamenduari buruz ezarritako arauak bete egin beharko dira.
- Ehunen prozesagailua eta tindagailu automatikoa Hitologia Plataformak baino ezin izango ditu erabili. Plataformako langileek lanean hasi aurretiko egunean eduki beharko dituzte laginak.
- Gutxienez 16 lagin bilduko dira ehunen prozesagailurako eta 20 porta tindagailu automatikorako, gailuon errendimendurik eta funtzionamendurik onenak lortzeko. Gutxieneko kopuru hori lortzen ez bada, “urgentziazko” prozesuetara jo daiteke (kontsultatzeko).
- Aparatuak erabiltzeko eskaera egiteko arduradunarekin harremanetan jarri posta elektroniko bidez: ana.aiastui@biodonostia.org
ZERBITZUAK KONTRATATZEA
- Histologia Plataformaren zerbitzuak kontratatzeko, eskabidea bete eta posta elektronikoz bidali behar zaio arduradunari: ana.aiastui@biodonostia.org
- Eskabide hori egin ondoren, aurrekontu bat egin behar da, proiektuko ikertzaile nagusiak onartu beharko duena.
- Laginak egin beharreko teknikarako egoera egokian iritsi behar dira Plataformara eta etiketatuta egon behar dira, identifikatu ahal izateko.
- Laguntza teknikoa emango zaie eskatzen duten ikertzaileei.