ZEREGINA

Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuaren egitekoa da Gipuzkoako Osasun Sistema Publikoaren erreferentziazko I+G+b zentroa izatea, translazio izaera duten eta herritarren osasunean eragin handia duten bikaintasun-jarduera zientifikoen eta berritzaileen garapena lideratzea, aldi berean bere enpresa-ingurunearekin sinergiak sortuz, pazienteen eta gizartearen onura ekarriko duten balio erantsiko proiektuei aurre egin ahal izateko..

IKUSPEGIA

Erreferentziazko zentroa izatea estatu-mailan zahartzearen, doitasun-medikuntzaren eta osasun berrikuntzaren arloetako ikerketari dagokionean, Euskadin profesionalen eta pazienteen premiekin lerrokatutako medikuntza teknologikorako aldaketa lideratuz eta, aldi berean, eredu ekonomikoan aldaketa sustatuz. .

BALIOAK

Hauek dira aldezten dituen balioak:

  • Bikaintasun Zientifikoa.
  • Kohesioa.
  • Eraginkortasun eta jasangarritasuna.
  • Erabateko kalitatea.
  • Berrikuntza.
  • Nazioartekotzea.
  • Pazienteen parte-hartzea.
  • Gizartearekin konpromisoa.
  • Berdintasuna.

Ondokoak dira institutuaren xedeak:

  • Ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, Osasun Publikoaren arlokoa eta osasun zerbitzutan sustatzea.
  • Osasun sistemaren programak eta politikak zientifikoki oinarritzea.
  • Translazio izaerako ikerketa lehenestea, hau da, ezagutza zientifikoa praktika klinikora eramatea bilatzen duen ikerketa, nazioarteko gomendioekin bat.
  • Ikerketa eta Berrikuntzaren inguruko prestakuntza.

Biogipuzkoa OII irabazi asmorik gabeko erakundea da, 2014an onura publikoko elkarte aitortua, bere jardueraren bitartez guztien ongia lortzen laguntzen duenez eta, horretarako, altruismo-, eskuzabaltasun-, elkartasun- eta aniztasun- balioak gauzatzen dituenez.