Historian zehar, ikerketak eta berrikuntzak goitik behera aldatu izan dute gure gizartea, eta kultura zientifikoan nolabaiteko maila eta arrisku berriei aurre egiteko eta zientziak eta teknologiak berak eragindako dilema berrietan parte hartzeko gaitasuna duten gizarteak sortu dira. Horrela, zientziak gizadiaren aurrerapena eta hobekuntza sustatzen jarrai dezan, ezinbestekoa da gizartea jarduera zientifikoaren eragile nagusietako bat izatea. Hala eta guztiz ere, gizartearen gaitasun zientifikoa mugatuta dagoenean, eta horri etengabeko aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak batzen zaizkionean, halako arrakala bat sortzen da komunitate zientifikoaren eta gizartearen artean, eta horrek adierazitako kultura-maila horretara iristeko prozesua moteltzen du.

Zer da RRI?

Hainbat hamarkadatan ekimen ugari saiatu dira zientziaren eta gizartearen arteko arrakala hori murrizten. Horrela, Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI) Europako ikerketaren eta berrikuntzaren (I+b) gobernantza-ikuspuntu bat da, besteak beste, Horizonte 2020 (2014-2020) edo Horizonte Europa (2021-2027) programetan islatuta dagoena, eta helburua du gizartea gai izatea zientzia eta teknologia etorkizuneko belaunaldien gizartea hobetzeko nola erabil daitezkeen eztabaidatzeko.

Nork parte hartzen du RRIn?

RRIk eragile guztiek parte hartzea inplikatzen du: komunitate zientifikoko ikertzaileek eta gizarteak berak, eta tartean erakundeek, gobernuek, industriaren sektoreak edo hezkuntzarenak. Azkenean, eragile aniztasun horrek inplikatzen du gizartearen etorkizun aukerei, balio etikoei eta mundu errealaren premiak kontuan gehiago dituen zientziari modu zabalagoan heltzea.

RRI Biodonostia OIIn

Biodonostia OIIk hainbat jarduera burutzen ditu gizartera, nolabait ere, zientzia gardena eta kalitatezkoa hurbiltzen ahalegintzeko. 2018ko abenduan, eta jarduera horiek guztiak modu antolatuan biltzen hasteko, bai eta ardatzetako batzuen botila-lepoak zehaztu ahal izateko ere, Biodonostia OIIko RRI Batzordea sortu zen Zuzendaritzaren laguntzaz, eta bertan profil ezberdineko institutuko 10 kide daude:

  • Itziar Vergara doktorea, Biodonostia OIIko zuzendari zientifikoa.
  • Ana Aiastui doktorea, Zelula Hazkuntza, Histologia eta 3D Inprimaketa plataformen arduraduna.
  • Olatz Arrizabalaga doktorea, Koordinazio Zientifikoa.
  • Lorea Blázquez doktorea, Neurozientzien Arloko (Gaixotasun Neuromuskularren taldea) Ikerbasque eta Ramón y Cajal ikertzaile nagusia.
  • Koldo García Etxeberria doktorea, Genetika Gastrointestinalaren taldeko liderra.
  • María Muñoz Caffarel doktorea, Bularreko Minbiziaren ikerketa-taldeko ko-liderra.
  • David Otaegui doktorea, Esklerosi Anizkoitzaren ikerketa-taldeko liderra.
  • Matxus Perugorria doktorea, Gaixotasun Hepatiko eta Gastrointestinalen Arloko (Gaixotasun Hepatikoen ikerketa-taldeko) Ramón y Cajal ikertzaile nagusia.
  • Amets Sáenz doktorea, Gaixotasun Neuromuskularren ikerketa-taldeko ko-liderra eta prestakuntzaren arduraduna.
  • Maider San Torcuato andrea, Berrikuntzaren Kudeaketako teknikaria (Berrikuntzan Laguntzeko Unitatea).

Jarraian erakusten dira Biodonostia OIIk, kontzeptu horiek guztiak praktikan jartzeko, landu duen Open Science Planeko eta Politikako dokumentuak.


Ekintza espezifikoak: Biodonostia OIIren jarduerak eta funtsezko ardatzak

Europako Batzordeak (EB) orientazio zehatzagoak eman ditu RRIk sustatu behar dituen sei ardatzetan laburbilduta.

Jarraian, orientazio horietako bakoitzari dagokionez Biodonostia OIIk gauzatu dituen jarduerak deskribatzen dira:

Gobernantza

Erakundeen egiturak gai izan behar du ikerketaren eta berrikuntzaren aldaketei eta aurrerapenei erantzuteko eta horietara egokitzeko, eta, aldi berean, eragile guztien artean partekatutako erantzukizuna bultzatu behar du.

Etika

Oinarrizko eskubideak errespetatzean eta estandar etiko zorrotzenak jarraitzean oinarritzen da, gizartearentzat emaitza onargarriak eta garrantzitsuak ziurtatzeko.

Genero Berdintasuna

Ikerketan eta berrikuntzan genero-dimentsioa beti betetzea sustatzen du, taldeetan eta erabakiak hartzeko organoetan genero-orekak bultzatuz.

    • Berdintasun Batzordea
      Biodonostia OIIk, Europako Euraxess Estrategiak sustatutako jarduketen esparruan, Giza Baliabideen Kudeaketaren HRS4R bikaintasun-zigilua lortu zuen 2018an.
      Institutuak kezka berezia erakutsi du bertako lantaldea osatzen duten emakumeen eta gizonen artean aukera-berdintasuna bermatzeko, eta horretarako politikak ere garatu ditu. Politika horietan berdintasunaren arloko neurri aipagarriak jaso dira hainbat arlo garrantzitsutan: prestakuntzan; arriskuen prebentzioaren eta lan-osasunaren arloan genero-ikuspegiarekin; bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzean, eta beste hainbatetan.
      Ildo horri jarraituz eratu zen Biodonostia OIIko Berdintasun Batzordea 2019an, eta 2020-2021 Berdintasun Plana da Batzorde horrek eta Institutuko Zuzendaritza parte-hartzaile aktiboa izan duen Lantaldeak egindako lanaren emaitza.
    • Biodonostia OIIren Berdintasun Plana
      Gainera, Institutuko Berdintasun Batzordeko kide batzuek Ikerbasqueren Berdintasun Plana lantzen parte hartu dute.
    • Edoskitze Gela
      Institutuan edoskitze-gela bat egokitu da behar duten langileek bakarrik erabiltzeko.
    • Genero-berdintasuna Gobernantza ahalbidetzen duten organoen eta Institutuko erantzukizun-postuen osaketan.
    • Kontziliazio Plana Biodonostia OIIn (Jaiotza eta Adingabearen Zaintza).
    • ABE prestazioetan amatasunarekin/aitatasunarekin erlazionatutako neurri berriak.
    • Giza Baliabideen Estrategia HRS4R.
    • Genero-berdintasunarekin zerikusia duten eta Biodonostia OIIk parte hartuta gauzatu diren azkenaldiko jarduerak:
Sarbide Irekia (Open Access, OA)
Herritarren parte-hartzea

Gizartearen kezkei eta itxaropenei ahotsa emango dien zientzia anitzagoa eta inklusiboagoa sustatzeko helburuarekin, elkarlaneko ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak egiten dira, eta eragile guztiek parte hartzen dute.

  • Biodonostia OIIk Onkologikoa Pazienteen Batzordean parte hartzea.
  • Nagusilan Adin Nagusikoen Giza Boluntariotza elkartearekin lankidetza.
  • Crowdfunding kanpaina, FECYTen Precipita Plataforman: Afrika  3Dn.
  • Topaketak eta mintegiak ikertzaileen eta pazienteen artean.
Hezkuntza Zientifikoa

Oinarrizkoa den elementu honek ziurtatzen du etorkizunean ikerketaz eta berrikuntzaz arduratuko direnek behar dituzten jakintza eta erremintak izango dituztela dagozkien ekintzak burutzeko eta erabakirik onenak hartzeko.

  • Giza Gorputza Esploratuz jarduera: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako ikasleei zuzenduta egiten den jarduera zientifiko hau 5 estazio teoriko-praktikotan oinarritzen da, eta horietan Biodonostia OIIn egiten diren ikerketa-jarduerak eta jarduera zientifikoak erakusten dira. Hauek dira estazioak: 1) DNA; 2) Zelula eukariotoak; 3) Ehunak; 4) Garuna eta 5) Erreakzio denbora, eta ikerketarekin lotutako hainbat tresna erabiltzen dira: DNAren maketa, mikroskopioa, lagin histologikoak, etab., ikaskuntza berez esperientzia bat izan dadin eta ikasleen hezkuntza zientifikoan igar dadin. 2020, 2019 (Mundaiz, Jesuitak eta English School)
  • Zientzia Fisiologikoen Espainiako Elkartearen (SECF) 2018-2020ko zientzia-dibulgazioko ekimen onenari IV. Saria
  • Biodonostia OIIko Ate Irekien Jardunaldiak: Institutuko ikertzaileen bisita gidatuak Bigarren Batxilergoko ikasleekin.
  • Hezkuntza Zientifikoaren arloko jarduera espezifikoak:
    • Zahartzea: (i) “Helduen Hitza” Adinekoen Elkartea eta ikertzaileak (David Otaegui doktorea eta Itziar Vergara doktorea); (ii) “HANDIA izaten NAIZENEAN” estazioa, Giza Gorputza Esploratuz jardueran.
    • Amona’s Power: Emakumeak Zaintzen 2020 Programaren baitan, kultura zientifikoaren transmisore gisa emakume helduak duen eginkizuna goraipatzeko jarduera bat egin zen.
  • COVID-19ari buruzko dibulgazioko bideoak: ekimen honen helburua da dibulgazioko hainbat bideo grabatzea hizkuntza argia erabiliz, hain zuzen ere, herritarrei COVID-19arekin zerikusia duten hainbat alderdi hurbiltzeko.
  • Hezkuntza zientifikoaren baitan beste jarduera hauetan ere parte hartu du Biodonostia OIIk:

ORION 2019 sariak

Biodonostia OIIk “Osasunaren arloko Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuaren Sariak” ekimenean parte hartu zuen. Ekimena Carlos III.a Osasun Institutuak (ISCIII) sustatu zuen ORION (Open Responsible research and Innovation to further Outstanding Knowledge) proiektuaren esparruan. Sari horien helburua da egiaztatutako Osasun Ikerketako Institutuek (OII) beren jardueran eta proiektuetan osasunaren arloko RRIren printzipioak txertatzeko egiten duten lana aitortzea, sustatzea eta babestea.

Biodonostia OIIk hezkuntza zientifikoan eta herritarren parte-hartzean oinarritutako proposamen batekin parte hartu zuen. Proposamen horretan agerian geratzen da gazteen karrera zientifikoa prestakuntza-jardueren bidez sustatzeko Institutuak etengabe egiten duen lana, formakuntza teorikoa jasotzeaz gainera ikertzaileen eguneroko jarduna gutxi gorabehera nolakoa den jakiteko esperimentuak ere egiten baitituzte.

Proposamen horren baitan, Institutuko ikerketa-taldeek herritarren elkarteekin duten harremana ere nabarmendu zen, haurrekin bezala horiekin ere dibulgazio-jarduerak egiten baitituzte. Testuinguru horretan, proposamen honetarako haurrekin eta adinekoen elkarte bateko (Helduen Hitza) pertsonekin egindako lantegiak hautatu ziren. Azken horiekin zahartzearekin erlazionatutako jarduerak egin zituzten, batetik, Zientzia hurbiltzeko eta, bestetik, euren iritziak kontuan izateko Institutuaren Zeharkako Zahartze Estrategiaren baitan.
.


RRIren Batzorderako Kutxa Fundazioak finantzatuko lehenengo proiektua

2021eko martxoan eman zen, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa bultzatuz Gipuzkoako gizartearen garapen kulturalean, zientifikoan, sozialean eta ekonomikoan lagunduko duten erantzunak sustatzea eta babestea helburu duen Kutxa Fundazioaren laguntza-deialdiaren erabakia.

Biodonostia OIIk, RRIren Batzordearen bidez, “OSASUN-ARLOKO GAIKUNTZA ZIENTIFIKOA: herritarren parte-hartze kritikoa sustatuz” proiektua gauzatzeko finantzazioa eskatu zuen, eta eman egin zaio. Horri esker beste urrats bat emango da herritarren parte-hartzea eta hezkuntza zientifikoa sustatzeko Institutuaren estrategian, eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioaren laguntzari esker egingo da.

Edozein kontsulta egiteko harremanetan jartzeko: olatz.arrizabalaga@biodonostia.org