DESKRIBAPENA
Institutuaren jardueran behar diren zerbitzuak hornitzeko eta kontratatzeko beharrei erantzuna ematen dien unitatea.
ZERBITZUAK
- Sektore Publikoko Kontratuen Legeari buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen (SPKL), Espainiako ordenamendu juridikora Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duenaren, ezarpenari buruzko aholkua eta informazio pertsonalizatua ematea barruko langileei.
- Kontratazio-prozedura egokia ezartzeko urrats bakoitza aztertzea.
- Lizitazio bidezko edo kasu bakoitzean dagokion prozedura bidezko kontratazio publikoaren espedienteak kudeatzea eta izapidetzea.
- Kontratazio-espediente bakoitzerako behar den dokumentazioa prestatzea.
- Lizitazioaren iragarkiak argitaratzea Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman, eta espedienteak bukaera arte tramitatzea.
- Esportazioen eta inportazioen tramitazio administratiboa Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioarekin.
- Esportazioen eta inportazioen eskabideak izapidetzea Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioarekin, eta dagokion jarraipena egitea.
LANGILEAK
Olaia Gainza Rubia: Erosketen eta Kontratazio Publikoaren Unitatearen arduraduna
Tel.: +34 943 006077
Email: olaia.gainzarubia@bio-gipuzkoa.eus