Ekitaldi Gelan egiten dira Institutuaren hitzaldiak eta/edo aurkezpenak.
Gehienez ere 83 lagunentzako edukiera du eta eraikinaren behe-solairuan dago.
5 postuko lehendakaritza-mahai bat du, baita atril LCD pantailadun bat ere, ekitaldiko sustatzaileen logoak bistaratzeko.
Adierazitakoaz gain, gela kontrolatzeko sistema integral bat, aldi bereko itzulpenerako eta prentsarako espazioa, ekitaldia grabatzeko kamera bat, 320 x 120 cm-ko proiekzio-pantaila elektrikoa (2 proiektagailuduna) eta bideo-proiektagailu bat ditu. Gainera, lehendakaritza-mahaiko postu guztietan monitoreak daude, lehendakaritza-mahaiak mikrofonia-sistema du eta hargailu automatikoak jarri dira bertaratzen den jendearen artean.
Gainera, Donostia Unibertsitate Ospitaleko operazio-gelak zein Institutuko Animaliategikoak konektatzeko aukera eskaintzen da.
Tarifak
Egun erdia |
Egun osoa |
|
Ekitalde gela |
750 € |
1.000 € |
*BEZa kanpo.
*IIS Biodonostiak catering-zerbitzu baten kontratazioa kudeatu ahal izango du, baita beharrezkoa duen laguntza tekniko osagarria ere. Aipatutako zerbitzu horien kasuan, eta tarifa honen barruan sartzen ez diren noizean behinkako zerbitzuen kasuan, banakako aurrekontuak egingo dira, eskaera egin eta gero.