DESKRIBAPENA
Institutuaren kudeaketa ekonomiko-administratiboaz arduratzen den unitatea. Helburu hauek ditu:
- Kontrolatzeko eta betearazteko programak ezartzea eta mantentzea, aurrekontua, finantzak eta kontabilitatea legearen arabera eta eraginkortasunez gauzatzen direla ziurtatzeko.
- Aholkularitza eta informazio pertsonalizatua eskaintzea Institutuaren barruko langileei (ikerlariak, medikuak eta abar) zein kanpokoei (bezeroak, hornitzaileak eta abar).
- Ikerlariei tresna bat eskaintzea, Interneterako konexioa duen edozein terminal informatiko erabiliz (ordenagailua, mugikorra eta abar), gure webgunetik beren proiektu/entsegu klinikoei buruzko informazio berehalakoa eta eguneratuta eskuratzeko. Modu horretara, kudeaketa ekonomikoaren gardentasuna ziurtatuko da, gainera
ZERBITZUAK
- Proiektuen kudeaketa ekonomikoa:
- Proiektuburuei beren ikerketa-proiektuei dagokien informazio ekonomikoa jakinaraztea eta aholkularitza eskaintzea.
- Proiektuei egotzitako gastuak baliozkotzea eta proiektuen hautagarritasuna egiaztatzea
- Finantzaketa egiten duen entitateari luzapenen eskaerak eta/edo kontu-sailak aldatzeko eskaerak izapidetzea
- Ikerketa-proiektuen memoria ekonomikoak prestatzea, bai jarraipenekoak bai azken memoriak
- Ikerketa-proiektuen kontuak ikuskatzea.
- Akordioen kudeaketa ekonomikoa: kontratuak, hitzarmenak, dohaintzak eta abar
- Proiektuburuei eta akordioen izenpetzaileei informazio eta aholkularitza ekonomikoa eta legala ematea.
- Beharrezkoa den dokumentazioa izapidetzea
- Institututik eskainitako zerbitzuei dagokien fakturazioa jaulkitzea eta jaulkitako fakturen kobrantzak kontrolatzea.
- Zerbitzuak erosteko edo kontratatzeko institutuaren prozedurak koordinatzea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen arabera (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora).
- Ikerlariei aholkularitza eskaintzea eta pasahitzak ematea, Institutuaren webguneko on line proiektuen plataformatik beren dokumentuak bistaratzeko.
LANGILEAK
Marisol Blanco Sesma: Proiektuen Kudeaketa Ekonomikoaren eta Administrazioko Arduraduna
Tel.: +34 943 006252
Email: marisol.blanco@biodonostia.org
Olaia Gainza Rubia: Proiektuen Kudeaketa Ekonomikoko Teknikaria
Tel.: +34 943 006076
Email: olaia.gainza@biodonostia.org
Yanira Liñares González: Proiektuen Kudeaketa Ekonomikoko Teknikaria
Tel.: +34 943 006134
Email: yanira.linares@biodonostia.org
Sandra Sousa Rodrigues: Proiektuen Kudeaketa Ekonomikoko Teknikaria
Tel.: +34 943 006076
Email: sandra.sousa@biodonostia.org
Jara Hortal Gutiérrez: Kudeaketako Administrazio Teknikaria
Tel.: +34 943 006135
Email: jara.hortal@biodonostia.org
ESTEKAK
Administrazio-kontratazioen on line plataforma
Proiektuen on line plataforma