Biogipuzkoa OIIko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitatea (KZU+b) 2022ko abuztuan eratu zen, eta zientziaren eta, zehazki, Institutuan egindako ikerketen komunikazioa, dibulgazioa eta zabalkundea sustatzea du helburu nagusi.
Institutuko KZU+b Unitateak Komunikazio Unitatearen jarduera eta RRI Estrategiaren (Responsible Research and Innovation) inguruan bultzatutako ekimenak biltzen ditu, eta zientziaren dibulgazioa sustatzeko lankidetzan dihardu, lau jarduketa-ildoren inguruan koordinatuta:
- I+G+Bko emaitzen komunikazioa.
- Ezagutza zientifiko eta teknologikoaren dibulgazio orokorra.
- Ikertzaileen aholkularitza eta prestakuntza zientziaren eta teknologiaren zabalkundean.
- I+G+Baren gizarte-zabalkundeko prozesuei buruzko ikerketa.
KZU+b Unitateak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mendeko Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioaren (FECYT) babesa jasotzen du, eta horrek Institutuan zientzia zabaltzeko eta komunikatzeko egiten den lanaren aitorpena dakar. Ildo horretan, Estatuan egiaztatuta dauden zentroetako bat da (80 inguru dira guztira).
Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateek (KZU+b) bitartekari-lanak egiten dituzte beren erakundeen eta herritarren artean, kultura zientifikoa, teknologikoa eta berrikuntza-arlokoa sustatzeko helburu nagusiarekin. Horretarako, hainbat motatako jarduerak baliatzen dituzte (komunikazio zientifikoa, dibulgazioa, prestakuntza eta abar). Horrela, beraz, funtsezko zerbitzuak dira herritarren prestakuntza, kultura eta ezagutza zientifikoak hobetzeko eta handitzeko.