Gobernu, Zuzendaritza, Parte-hartze eta Aholkularitza Zientifikoko Organoen osaera, eginkizunak eta funtzionamenduaren arauak IIS Biogipuzkoaren Estatutu Sozialetan daude jasota, eta horiei gehitzen zaizkie Barne Araubidean adierazitako alderdi guztiak.

Gobernu Organoak

IIS Biogipuzkoak ondoko Gobernu Organoak ditu, kide anitzekoak edo kide bakarrekoak, eta haien osaera, eginkizunak eta berritzeko mekanismoak dagozkien Estatutu Sozialetan daude jasota:

Batzar Orokorra

Batzar Orokorraren osaera, eginkizunak, ahalmenak eta barne-araubidea IIS Biogipuzkoaren Estatutu Sozialetan daude adierazita. Estatutu horien 7. artikuluan jasotakoaren arabera, Batzar Orokorra da Elkartearen borondatea adierazteko Organo gorena, eta ordenamendu juridikoan eta bere Estatutu Sozialetan ezarritakoari jarraituz beteko ditu dagozkion eginkizunak. Batzar Orokorra Bazkide guztiek osatzen dute eta erabakiak hartzeko eta agintzeko Organo gorena da. IIS Biodonostiaren Estatutu Sozial erregistratuetan zehazten dira bere eginkizunak, eta horiei gehitzen zaizkie Barne Araubidean Batzar Orokorrari esleitutako eginkizun guztiak.

Kide Bakarreko Organoak: Lehendakaritza, Lehendakariordetza eta Idazkaritza-Diruzaintza

Lehendakaritza Elkarteko Lehendakariak Erakundearen ordezkaritza instituzionala, judiziala eta administratiboa hartzen du beregain, erantzukizun hori eskuordetu badezake ere. Gainera, bileretako gaien zerrenda eman eta buru da haietan. Kargu hori Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak beteko du. Lehendakariordetza Elkarteko Lehendakariordea Lehendakariaren ordezkoa da, hura etorri ez bada, gaixo badago edo kargua hutsik badago, eta Lehendakariak eskuordetutako eginkizun guztiak beteko ditu. Osakidetza-EOZeko Zuzendari Nagusiak beteko du kargu hori. Idazkaritza-Diruzaintza Idazkaritza-Diruzaintzak bileretan hartutako akordioen akta luzatzen du, ziurtagiriak ematen ditu Lehendakariaren oniritziarekin eta kide anitzeko Organo administratiboen araudiak bere karguari esleitutako eginkizun guztiak betetzen ditu. Kargu hori pertsona fisiko batek beteko du, ondorio horietarako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Euskal Fundazioak esleitua.

Batzorde Betearazlea

Batzorde Betearazleak Gobernu Organo gisa jarduten du Elkartearen Batzar Orokorrak eskuordetuta. Batzar Orokorrak, bere kideen artean edo bestela, Batzorde Betearazle bat izendatu ahal izango du, gutxienez 4 kidek eta gehienez 6 kidek osatua, 4 urteko epealdirako: Batzorde Betearazlearen osaeran, bereizi egingo dira Berezko Kideak eta Izendapen Askeko Kideak. Berezko Kideak, dira beren karguagatik:

  • Osasun Erakundearen Gerentzia kargua betetzen duen pertsona, zeinaren egoitzan kokatzen den IIS Biodonostia, edo berak eskuordetutako pertsona.
  • Eusko Jaurlaritzako ikerketa eta berrikuntza sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritza.
  • Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioaren ordezkaritza.

Izendapen Askeko Kideak dira Batzar Orokorrak izendatutakoak.

Zuzendaritza Organoak

IIS Biogipuzkoak Zuzendaritza Zientifiko bat eta Gerentzia-Gestio Zuzendaritza bat izango ditu.

Zuzendaritza Zientifikoa:
Itziar Vergara Mitxeltorena, Dk.
direccion@biodonostia.org

Gerentzia-Gestio Zuzendaritza:
Arantza Abad Alba
arantza.abad@biodonostia.org

Parte-hartze Organoak

Barne Batzorde Zientifikoa

Organo hau gutxienez 20 kidek eta gehienez 30 kidek osatuko dute, eta Batzar Orokorrak izendapen askeko sistemaren bidez izendatuak/baztertuak izango dira. Aukeraketa hauek beren ibilbide profesional eta zientifikoagatik gailendu diren eta Elkartearen jardute-eremuan nabaritasuna duten pertsonen artean egingo dira. Barne Batzorde Zientifikoko kideak dira:

  • IIS Biogipuzkoako Zuzendari Zientifikoa, Lehendakari gisa jardungo duena.
  • I+G+b Unitateetako edo Laguntza Zerbitzuetako kide bat, Idazkari gisa jardungo duena.
  • Institutuak duen Ikerketa Arlo bakoitzeko Koordinatzaileak edo Koordinatzailearen ordezko pertsona.
  • Profesional ikertzaile gehigarriren bat, bere ibilbidea eta ikerketa-eremua dela tarteko, Batzorde Zientifikoak interesgarri ikusten badu. Batzordeko presidenteak egingo du haren aldeko proposamena, dagokion Arloko koordinatzailearekin batera adostu ondoren.
  • Bazkide Zientifikoen ordezkariak, baldin eta Erakunde horiek aurreko irizpideren bat betetzeagatik ordezkatuta ez badaude. Bazkide Zientifikoak Erakunde Sanitarioetan eta Ez Sanitarioetan azpisailkatzen dira; Barne Batzorde Zientifikoan, tipologiotako Bazkide Zientifiko banak ordezkatuko dituzte bi erakunde-tipologia horiek.
  • Institutua osatzen duten Euskal Osasun Sistemako Erakundeen ordezkari bat.
  • Gipuzkoako Arlo Sanitarioko Ikerketako Batzorde Etikoaren ordezkari bat.
  • IIS Biodonostiako Prestakuntza, Berrikuntza eta Kalitateko pertsona arduradunak.
  • Doktoratu Aurreko Prestakuntzako ikertzaile kolaboratzaileen ordezkari bat.
  • Doktoratu Ondoko Prestakuntzako ikertzaile kolaboratzaileen ordezkari bat.
  • Gradu ondoko prestakuntzan erantzukizunak dituen ordezkari bat.
  • Gainera, EAEko Osasun Sistema Publikoko erakundeen mailan une bakoitzean Institutua eratu ahala, presidenteak, Batzorderako interesgarri ikusten badu, ikerketa-arloan kontrastatua den jarduera bat proposa diezaioke Gipuzkoako Lurralde Historikoari lotutako Osakidetzako ordezkari bati.
  • Herritarren ordezkaria.
Aholkularitza Zientifikoko Organoak

Kanpoko Batzorde Zientifikoa

Organo hau gutxienez 4 kidek eta gehienez 6 kidek osatuko dute, izendapen askeko sistemaren bidez izendatuek eta Batzar Orokorrak lagata Elkartearen jardute-eremuan nabaritasuna duten pertsonen artean, beren ibilbide profesional eta zientifikoagatik gailendu direnek.

Gaur egun, honako hauek dira Batzordeko kideak:

  • Toni Andreu doktorea (Gaixotasun Arraroen Genetika eta Genomikako espezialista, EATRISeko zuzendari zientifikoa).
  • Antonio Bernad doktorea (CSICeko ikerketa-irakaslea, Bioteknologiako Zentro Nazionaleko Immunologia eta Onkologia Saila).
  • Pedro Miguel Etxenike doktorea (UPV/EHUko Materialen Fisikako katedraduna, Donostia International Physics Center-eko presidentea).
  • José Mª Miró doktorea (Bartzelonako Clínic Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoetako aholkulari seniorra, Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle titularra).
  • Miguel Ángel Piris doktorea (Minbiziaren Anatomia Patologikoko eta Diagnostikoko fakultatibo espezialista, Fundación Jiménez Díaz Unibertsitate Ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuburua).
  • Mª Cruz Rodríguez doktorea (Nafarroako Unibertsitate Klinikako Neurologia Saileko zuzendaria, Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroko Neurozientzietako zuzendaria).

Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoa

Euskadin medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etiko (mIBE) bat dugu, Euskal Autonomia Erkidegoak egiaztatua. Batzorde horrek medikamentuekin egindako saiakuntza klinikoak, osasun-produktuekin egindako azterlanak, medikamentuekin egindako behaketa-azterlanak eta zentro anitzeko ikerkuntza-proiektuak ebaluatzen ditu. Gainera, Biodonostia OIIk Gipuzkoako Osasun Arloko EBZ du, bere zerbitzuak Gipuzkoako lurralde osoari eskaintzen dizkiona, zentro bakarreko ikerkuntza-proiektuak ebaluatzeko.

Informazio-liburuxka ikertzaileentzat.

Animalien ongizateaz arduratzen den Organoa (Animali Esperimentazio Etika Batzordea)

Animali esperimentazioa eskatzen duten Ikerketa Proiektuen kudeaketa eta ebaluaziorako, Animali Esperimentazio Etika Batzordea (AEEB) dago. Batzordearen helburua da animalien ongizatea bermatzea eta diseinu esperimentala dauden araudietara egokitzea, proiektuen ondorio etikoen analisian ikertzaileekin lankidetzan arituz, eta horrela eskatzen duten deialdietarako txostenak igortzea.


Organigrama

Eremu bertikaletako koordinatzaileak

Zeharkako arloetako koordinatzaileak

I+G+Brako laguntza-unitateetako eta plataformetako erreferenteak