IIS BIOGIPUZKOARI LAGUNDUZ OSASUN ARRETA HOBETZEN LAGUNDUKO DUZU

Zergatik egin dohaintza bat?

Biogipuzkoa OIIri laguntza emanez osasun-arreta hobetzen lagunduko duzu. Biogipuzkoa OIIri egiten diozun dohaintza onuragarria izango da gizarte osoarentzat:

Ikerketa sustatzea funtsezkoa da, gaur egungo gaixotasunen aurkako borrokan emaitza hobeak lortzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Zu bezalako pertsonen lankidetzari esker bete dezakegu guk gure lana.

Lagundu gaitzazu!

Zertan inbertituko duzu?  Zure dohaintzari esker…

  • Osasun-arreta hobetuko da, ikerketa biomedikoaren bitartez.
  • Gaur egungo gaixotasunen aurkako tratamendu berri eraginkorragoak bilatzeko lan egingo dugu, adibidez: minbizia, IHESa, esklerosi anizkoitza eta abarretan.
  • Lanpostuak sortuko ditugu gure lurraldeko langile zientifiko, tekniko eta administratiboentzat.
  • Garapen ekonomikoa eta soziala indartuko da, ikerketaren emaitzak merkaturatzen dituzten enpresen bitartez.
  • Ikerlari eta teknikari berrien sorrera sustatuko da, gaur egun Biogipuzkoa OIIn lan egiten duten profesionalek ekindako lanari jarraitutasuna emateko.
  • Gipuzkoari balio handiagoa emango zaio: munduan ezagutzera emango da.

Zure dohaintzak, handia ala txikia izan, pazienteen zerbitzura egiten dugun lana indartzeko balioko digu.

Biogipuzkoa OIIri laguntzearekin batera, erakundea osatzen duten Ikerketa Taldeen finantzaketan parte hartuko duzu. Zure dohaintzei esker, zeregin benetan garrantzitsua bete dezakegu pazienteen zerbitzura egiten den ikerketa klinikoaren esparruan.

Eskerrik asko!

Biogipuzkoa OII irabazi asmorik gabeko erakundea da, 2014an onura publikoko elkarte aitortua da, bere jardueraren bitartez guztien ongia lortzen laguntzen duelako eta, horretarako, altruismo, eskuzabaltasun, elkartasun eta aniztasun balioak gauzatzen dituelako.

 

Institutuko Lagun zaitez

Duzula lehenago ere baditu Biodonostia IIS web log ekintza batzuk lehenengo urtean. Hala ez bada, Izena eman.