Europako Batzordeak, Europako Ikerketa Gunea (ERA ingelesezko siglen arabera) indartzeko helburuz, bere egin ditu Ikertzailearen Europako Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea (Charter & Code). Bi dokumentu horiek ikertzaileei nahiz sektore publiko eta pribatuko finantzatzaileei eta enplegatzaileei zuzenduta daude, eta Europako Ikerketa Gune osoan ikertzaileentzako eskubideen eta betebeharren berdintasuna sustatzera bideratuta, I+G+b sektorearen zatiketa –toki, eskualde, estatu, sektore nahiz Europa mailan– murriztearren.
Europako Batzordeak neurri horiek abian jartzeko gomendio bat igorri zuen 2015eko martxoaren 11n.
Charter & Code-n definitutako 40 printzipioak hartzea sustatzeko helburuz sortu da “HR Excellence in Research”: ikerketan diharduten erakundeen errekonozimendu publiko bat, printzipio horiekin beren giza baliabideen politikak lerrokatzen egin dituzten ahaleginak ziurtatu dituztenentzat.
Nahi duten erakundeei (enplegatzaileak eta finantzatzaileak) Charter & Code-ren printzipioak praktikan jartzeko aukera ematen dien tresna izateko sortua da, era horretan Europako Ikerketa Gunea erakargarriagoa izan dadin ikertzaileentzat.
Testuinguru horretan, eta Plan Estrategikoa 2016-2020ren esparruan, 2015eko abenduan onetsitakoan ,Biodonostia OII-ak giza baliabideen estrategia propio bat taxutzeko premia antzeman zuen, Ikertzailearen Europako Gutunean eta ikertzaileak kontratatzeko Jokabide-kodean adierazitako baldintzak jasoko dituena. Hala, 2016ko uztailean eman zitzaion hasiera proiektu horri heltzeko prozesuari, endorsement letter igorriz.
Azkenik, eta merituetan oinarritutako errekrutamendu-sistema ireki eta garden baten ezarpena egiaztatzeko helburuz, Batzordearen gomendioen arabera HRS4R abian jartzeko prozedura bilduz, OTM-R politika bat garatzen dihardu Biodonostia OII-ak.
Hona hemen HRS4R prozesuaren fase nagusiak:
- Hasierako fasea: Charter&Code-ren onespena eta Konpromisoaren jakinarazpena
- Inplementazio fasea: Hutsuneen Analisi bat eta Ekintza Plan bat lantzea Giza Baliabideen Kudeaketarako
- Hasierako ebaluazioa Europako Batzordearen aldetik, kanpoko Ebaluazio Batzorde baten bitartez
- Behin-behineko ebaluazioa: Barne Analisia eta Kanpo Ebaluazioa (2 urte geroago hasierako HRS4R errekonozimendua jaso ondoren)
- Errekonozimendua Berritzeko fasea (5 urte geroago hasierako HRS4R errekonozimendua jaso ondoren)
- Etengabeko hobekuntza eta kalitatearen hobekuntza eta ebaluazio faseak (hirurteko berrikuntza-zikloa)
Hutsuneen Analisia eta Ekintza Plana ondoren adierazten diren esteken bitartez deskargatu daitezke:
Hutsuneen Analisia – Biodonostia OII