Aretoen alokairuaren barruan sartzen dira: argiztapena, girotzea, garbiketa eta areto bakoitzean zehaztutako bitarteko teknikoen erabilera. Zerbitzu gehigarriak aparteko kontzeptu batean sartuko dira aurrekontuan.
Errentariak erantzungo du IIS Biodonostiaren instalazioen erabileraren ondorioz gerta daitezkeen kalteengatik.
IIS Biodonostiak ez du inolako erantzukizunik edukiko ekitaldia garatzeko erabiltzen diren antolatzailearen jabetzeko materialik lapurtzen bada edo material horiek kaltetzen badira.
Eskaera bakoitzarekin dagokion aurrekontu pertsonalizatua egingo da. Eskatzen diren zerbitzu guztiak zehaztuko dira bertan eta eskatzaileari bidaliko zaio, berak onar dezan.
Kanpo Tarifak
Egun erdia |
Egun osoa |
|
Ekitaldi aretoa |
750 € |
1.000 € |
Prestakuntza aretoa |
500 € |
750 € |
Bideokonferentziaren aretoa |
275 € |
400 € |
Bilera aretoa |
200 € |
300 € |
*BEZ kanpo.
*IIS Biodonostiak catering-zerbitzu baten kontratazioa kudeatu ahal izango du, baita beharrezkoa duen laguntza tekniko osagarria ere. Aipatutako zerbitzu horien kasuan, eta tarifa honen barruan sartzen ez diren noizean behinkako zerbitzuen kasuan, banakako aurrekontuak egingo dira, eskaera egin eta gero.