Arloko arduraduna: Jose María Marimón Ortiz De Zárate Dk.

Donostialdea ESI

Behe-traktuaren arnas infekzio akutua (pneumonia pneumokozikoa eta gripea, funtsean) da agente infekziosoek eragindako heriotzen arrazoi nagusia mundu osoan, baita Europan ere. Ikerketen ardatza Streptococcus pneumoniae eta Streptococcus pyogenes bakterioek eragindako bakterio-infekzioak dira. Halaber, mikrobioen aurkako erresistentziaz arduratzen diren mekanismoak aztertzen dira, bi alderdi desberdinetatik: erresistentzia dakarten geneak lortzea, alde batetik, eta hainbat antibiotikoren ituetan mutazioak agertzea eta horrekin lotutako erresistentzia antibiotiko garatzea, bestetik. Aurrerapausoak ematen badira patologia-eragileak diren mikroorganismoen diagnostikoan eta teknika molekularren bitartez erresistentzia-mekanismoen detekzio azkarrean, tratamendu antibiotikoak optimizatzea lortuko da, bai ikuspegi mediko zorrotz batetik, bai ikuspegi ekonomikotik. Izan ere, antibiotikoak modu zentzuzkoago batean erabiliko dira eta andui erresistenteek eragindako porrot terapeutikoak ekidingo dira.

Txertaketa da, bestalde, gaixotasun infekziosoen inpaktua murrizteko Osasun Publikoan egiten den esku-hartze eraginkorrenetako bat. Ildo horretan, errotabirus-kontrako txerto berrien inpaktua aztertzen da, baita gaixotasun meningokozito inbaditzailearen kasuan txerto konjugatuek duten inpaktua ere, eta txerto berrien erabilgarritasuna aztertzen da, halaber. Bestalde, utero-lepoko kartzinomaren eta Chlamydiak eragindako infekzioen prebentzioa lantzen da, eta jada ezarrita dauden txertaketa-programen eta gaixotasun indartu berriak zaintzeko programen ebaluazioa egiten da.

GIB birusaren infekzioa lehen mailako arazo bat da gaur egun, bai mundu garatuan, eta bai, neurri handiago batean, garapen-bidean dauden herrialdeetan. Hauek dira, zentzu horretan, interesa duten funtsezko arloak:

  • Errotabirus-kontrako tratamendua: eraginkortasunari eta erlazionatutako hainbat alderdiri buruzko ikerketa.
  • Hepatitisaren birusak eragindako koinfekzioa: kohorteko pazienteen % 60 dago CHB birusarekin infektatuta eta % 5 dira BHB birusarekin infektatuta daudenak.