700 m2-tik gorako azalera erabilgarria osatzen dute Animaliategiak eta Operazio-gela Esperimentalak, eta ikertzeko eta irakasteko erabiltzen dira. IIS Biogipuzkoaren (-1) solairuan daude. Hiru lan-eremu bereizi daitezke. Barrera-eremu bat, operazio-gela esperimentalari dagokion eremua, eta estabulazio-eremua azkenik. Aipatutako eremuetan animali koloniak segurtasun-baldintza egokietan mantentzen dira, zorroztasun handiz kontrolatutako osasun- eta ingurumen-parametro batzuen arabera. Untxi, arratoi, sagu eta, batez ere, arratoi-modelo transgenikoen koloniak mantentzen dira bertan.
Instalazioak malgua izan nahi du eta ikerlariak dituen arazoei konponbide bat eman behar zaie bertatik. Sortu zenetik, animalia txiki, ertain eta handiekin (sagua, arratoia, untxia eta zerria) lan egiten duen instalazio bat da eta aholkularitza teknikoa eskaintzen die erabiltzaileei, aipatutako esperimentatzeko animaliei eta beren inguruneari buruz izan ditzaketen zalantzak edo arazoak argitzeko. Horrez gain, bere ardura da xede zientifikoekin erabiltzen diren animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzea.
IIS Biogipuzkoaren filosofia homologatzeko, esperimentatzeko animalien hazkuntza-zentroen, hornitzaileen eta erabiltzaileen erregistroan izena emateko prozesu bat gainditu da, baita esperimentatzeko animalien establezimendu erabiltzaile gisa izena ematea ere. Bestalde, genetikoki eraldatutako organismoekin (GEO) erabilera konfinatuko operazioak egiteko instalazioen lehen-erabilerako jakinarazpena lortu da, eta I. motako instalazioetarako GEOren erabilera konfinatuko operazioen arrisku-ebaluazioa egin da.
IIS Biogipuzkoako animaliategia xede zientifikoekin erabiltzen diren animaliei buruz ikertzeko eta irakasteko laguntza-zerbitzu bat da eta barruko erabiltzaileek zein kanpokoek erabil dezakete.
Esperimentazioko animalien erabilerari buruzko adierazpen instituzionala. (Gaztelaniaz)
Helburuak
Hauek dira plataformaren helburuak:
- Ikerlariei animaliekin azterketa esperimentalak egiteko azpiegitura orokorra eskaintzea.
- Prozedura esperimentaletan erabilitako animaliak osasun- eta ongizate-baldintza egokietan mantentzea eta leku egoki batean daudela eta behar dituzten zainketak ematen zaizkiela ziurtatzea.
- Aholkularitza espezializatua eskaintzea prozedura esperimentalen diseinuan, animalia modeloa hautatzean, teknika kirurgikoak egitean eta abar.
- Hainbat teknika esperimental egiteko laguntza eskaintzea.
- Animalien ongizatea zaintzea eta diseinu esperimentala indarrean dauden arauetara egokitzea.
- Xede esperimentalekin erabiltzen diren animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzea.
- Langile esperimentatzaile/ikerlarien trebakuntza eta prestakuntza egokia dela ziurtatzea eta laguntza eskaintzea.
- Animali modeloak aztertzea, ikertzea eta garatzea.
Funtzioak
a. Animalien zainketa
b. Eutanasia
c. Prozedurak egitea
d. Proiektuen eta prozeduren diseinua
e. Animalien ongizate eta zaintzaren ikuskatzailea
f. Izendatutako albaitaria
Espazioak
Hiru eremu handik osatzen dute plataforma:
- Karraskarien barrera-eremua: presio positiboko hiru gela eta presio negatiboko gela bat ditu, material infekziosoarekin egiten diren prozeduretan erabiltzeko. Biosegurtasuneko bi kanpai ditu eta gehienez ere 576 kaiola, rack aireztatuetan, sartzeko lekua dago. Gela guztiek dute inhalatzeko anestesia-ekipo bat eta prozedura-mahai ekipatu bat.
- Estabulazio-eremua: eremu honetan daude saguak, arratoiak, untxiak eta zerriak, gela desberdinetan banatuta. Bi berrogeialdi-gela daude eta bakoitzak SAS pasagune bat du. Esandako guztiaz gain, areto multimodal bat dago eremu honetan, animalia asko erabiltzen diren iraupen laburreko prozeduretarako. 60 arratoi-kaiola eta 144 sagu-kaiola uzteko lekua dago. Doitasunezko balantzak dituen lan-mahai bat eta inhalatzeko anestesia-ekipo bat ditu. Eremu honetan gehienez ere 180 arratoi-kaiola eta 504 sagu-kaiola sartzen dira, rack aireztatuetan. Untxiei dagokienez, gehienez ere 36 untxi ar eta 72 untxi eme gordetzeko edukiera du. Zerrien kasuan, azkenik, 16 animalia izango lirateke.
- Prozedura eta operazio eremua:
- Operazio-gelen eremua: gela honetan prestatzen eta trebatzen dira Donostia Unibertsitate Ospitaleko (DUO) ikerlariak eta irakasleak; gainera, animali modeloak diseinatzen eta lantzen dira bertan. Gela honek dituen egiturazko ezaugarriak direla eta, tailerrak eskaintzen dira bertan, esperimentatzeko animaliak ondo maneiatzeko ezagutu beharreko diziplinak irakasteko. Beste bi eremu bereiz daitezke:
Eskaintzen diren zerbitzuak
Oinarrizko zerbitzua:
- Bazka-aldaketa.
- Biberoien esterilizazioa.
- Koloniaren kontrola.
- Kaiolen esterilizazioa.
- Kaiolen garbiketa.
- Mantentzea.
- Rack-en esterilizazioa.
- Ur-aldaketa.
- Zerrauts-aldaketa.
Zerbitzu integratua:
- Aholkularitza esperimentala.
- Animalien identifikazioa/txipak.
- Animali modeloen diseinua.
- Autoklablea.
- Behazun-bilketa.
- Besteak.
- Destrakzio bidezko osteogenesia.
- Diagnostiko gestazionala.
- Diseinu esperimentala.
- Ebakuntza kirurgikoak.
- Enbrioi-kirurgikoak.
- Estereotaxia.
- Genotipoetarako material-erauzketa.
- Hilketa:
- Dislokazioa.
- Gaz anestesikoa.
- Gillotina.
- Karbono dioxidoa.
- Odoluste agudoa.
- Hipospadia.
- Irakaskuntza.
- Lagin-erauzketa:
- Azal-erauzketa.
- Erretina-erauzketa.
- Muskulu-erauzketa.
- Neuroesferen-erauzketa.
- Laguntza ebakuntzetan.
- Muin-erauzketa.
- Nekropsia.
- Kardiotoxina ziztada.
- Kolonien kudeaketa.
- Kraneotomia.
- Kriopreserbazioa.
- Lagin-erauzketa.
- Odol-ateratzea:
- Maxilarra.
- Belarria.
- Jugularra.
- Pankrea-minbizia eredu ortotopikoa.
- Plataformaren araupeko funtzionamendua UNE-EN ISO 10993-1
- Substantziak ematea:
- Ahotik.
- Desmis barnetik.
- Larruazalpetik.
- Peritoneo barnetik.
- Zain barnetik.
- Tumore-injekzioak.
- Tumore-neurketa.
- Zaurien sandaketa.
- Zurtoinak ezartzea.
Irakaskuntza
Arlo honetan barne hartzen dira IIS Biodonostiako, DUOko eta kanpoko langileentzako egiten diren etengabeko prestakuntza-ikastaro guztiak. Arlo honen zeregina da animali modeloak eta simulagailuak erabiltzeko gaitasunak eta trebetasunak ikasten eta garatzen laguntzea. Arloaren egiturazko ezaugarriak direla eta, aukera hauek eskaintzen ditu:
- Ikaskuntza-programa pertsonalizatuak diseinatzea.
- Zientzia medikoekin erlazionatutako ikastaroak edo ekimenak antolatzea.
- Ikerketa kirurgikoko proiektuak garatzea.
- Teknika ez-inbaditzaile berriak ikastea eta horietan trebatzea.
- Mikrokirurgiako teknikak ikastea.
- Aurrekoak ordezkatuko dituzten teknika kirurgiko berriak garatzea.
Aholkularitza prozedura/proiektuetan
Plataformako langile guztiek dute 2013ko otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretuak eskatzen duen prestakuntza eta kualifikazioa, I, II eta III motako proiektu/prozedura esperimentalen diseinuan eta garapenean laguntza metodologikoa eta zientifikoa emateko.
Berrikiago argitaratu da otsailaren 24ko 118/2021 Errege Dekretua, esperimentazioan eta beste helburu zientifiko batzuetan (irakaskuntza barne) erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituen otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretua aldatzen duena.
Otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretua honela aldatu da:
- 34.2 artikuluaren e) letra.
- 36. artikulua.
- 41.4 artikulua
Hitzordua hartzeko, bidali e-mezu bat
ELIZABETH.HIJONAMURUAMENDIARAZ@bio-gipuzkoa.eus helbidera.
Animali esperimentazioaren batzorde etikoa (AEBE)
Animaliekin esperimentatzen den ikerketa-proiektuetan gatazka etikoak sor daitezke, eta horiek baloratzeko sortu dira batzorde etikoak. Batzorde etikoen helburu nagusia da animalien ongizatea zaintzea eta diseinu esperimentalak gaur egungo arauak betetzen dituela ziurtatzea. Horrez gain, ikerlariekin batera proiektuen alderdi etikoen azterketa egiteaz arduratzen dira, baita deialdietarako txostenak egiteaz ere, beharrezkoa bada.
IIS BIODONOSTIAKO ANIMALI ESPERIMENTAZIOAREN BATZORDE ETIKOKO KIDEAK
- Dra. María Muñoz Caffarel: Lehendakaria.
- Dra. Elizabeth Hijona Muruamendiaraz: Idazkaria.
- Dra. Sonia Alonso Martín: Kidea.
- Dra. Noelia Álvarez Luque: Kidea.
- Dra. Estefanía Carrasco García: Kidea.
- Dr. Héctor Lafuente Echevarria: Kidea.
- Dra. María Jesús Perugorria Montiel: Kidea.
- Dra. Cristina Sarasqueta Eizaguirre: Kidea.
OHARRA: Animaliak erabiltzen dituen proiektu esperimental orok eskumeneko agintaritzaren baimena eduki behar du. Baimen hori lortzeko, proiektuburuak dokumentu hauek aurkeztuko ditu eskumeneko agintaritzaren aurrean: ikerketa-proiektua, AEBEren aldeko txostena, proiektuaren laburpen ez-zientifiko bat eta proiektua ebaluatzeko ESKUDUNTZA DUEN ORGANOAK (EO) aurkeztutako eskaeraren kopia.
AEBEren eta EOren Fluxugrama.
AEBEk proiektuaren txostena egiteko, eskumeneko agintaritzaren proiektuaren eskaera-formularioa bete behar da lehenengo, eta helbide honetara bidali behar da ondoren:
ELIZABETH.HIJONAMURUAMENDIARAZ@bio-gipuzkoa.eus
Eskaera-formularioa.