Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutuak (Biodonostia OII), Carlos III.a Osasun Institutuaren COVID19 ezohiko deialdiaren esparruan, ikerketa-proiektu bat jarri du abian, Donostia Unibertsitate Ospitalearekin lankidetzan, immunitate-sistemaren zahartzeak (immunoseneszentzia deritzona) COVID19 sortzen duen Sars-Cov2 birusaren infekzioan eraginik duen ulertzeko.

David Otaegui doktoreak, Biodonostia OIIko Esklerosi Anizkoitzaren Taldeko arduradunak eta Alvaro Prada Donostia Unibertsitate Ospitaleko Immunologia Zerbitzuko buruak gidatutako proiektua da, eta immunoseneszentziaren inguruko taldean duela urte batzuetatik martxan dagoen ildo batetik abiatzen da.

Zahartze-prozesuak aldaketak eragiten ditu immunitate-sisteman, eta aldaketa horiek eragina dute haren funtzionamenduan eta garapenean. Aldaketa horiek ager daitezke immunitate-sistemak gaixotasun edo agente infekzioso jakin batzuen aurrean ematen duen erantzunaren bidez, eta aldez aurretik pertsona prestatuz gaixotasun infekziosoak, minbizia eta gaixotasun autoimmuneen garapena areagotzeko eta erantzun pobreak garatzeko txertoak eman ondoren.

Biodonostia buru duen proiektuan, pazienteen eta emaileen odol-laginak aztertuko dira; horietan, markatzaile zelularrak eta biokimikoak aztertuko dira, paziente bat ospitaleratzean immunitate-sistemaren egoera zein den jakiteko, gaixotasuna eta haren mekanismoak hobeto ulertzeko, baina, era berean, biomarkatzaileak aurkitzeko helburuarekin, zeintzuk Klinikoei gaixotasuna kudeatzen eta erabakiak hartzen lagunduko dieten.

Beste behin ere, Osakidetzaren I+G laguntza klinikoaren eskutik doa.

Proiektuak 44.000 euroko finantzaketa izango du. Euskadiko osasun-sistemak deialdi honetarako zuzendutako lau proiektuetako bat da, eta Gipuzkoan emandako bakarra.