BIODONOSTIA Osasun Ikerketako Institutuak modu praktiko batean kudeatzen du bere langile guztien Lan Arriskuen Prebentzioa (LAP): bere langileekin harremanak ditu etengabe eta PREVENCILANen aholkularitza jasotzen du, Besteren Prebentzio Zerbitzua eskaintzeko.

Institutuak Prebentzio Plan bat du. Bertan IIS Biodonostia Institutuaren antolakuntza islatzen da eta Institutuak prebentzioaren alorrean egiten duen kudeaketa-lana ezagutzeko balio du.

Lehenik eta behin, lanean hastean langileek dagokien Identifikazio Fitxa bete behar dute, eta lanpostuan erabiliko duten Norbera Babesteko Ekipamendua (NBE) eman zaiela erregistratuta utzi behar dute.Bestalde, Institutuaren antolakuntzaren berri ematen zaie Harrera Eskuliburuaren bitartez. Prebentzioari buruzko informazioaz gain, erakundearen hainbat informazio jasotzen da Harrera Eskuliburuan.

Institutuko langileek askotariko zereginak betetzen badituzte ere, hiru lanpostutan barne hartu dira guztiak. Lanpostu horien ebaluazioa eginda dago jada eta bakoitzak dituen arriskuak zehaztuta daude, hortaz. Hauek dira lanpostuak: teknikari-postua, 1. eta 2. solairuetako laborategietan egiten diren proiektuen edozein mailatako ikerlarientzat; Animaliategiko teknikari-postua, -1 solairuko animaliategian lan egiten duten langileentzat; eta administrari-postua, 0, 1, eta 2 solairuetako administrazio-bulegoetan lan egiten duten administrazioko eta enpresa-kudeaketako langileentzat.

Institutuko Segurtasun eta Osasun Batzordeak —langileek beraien artean aukeratutako pertsonek osatzen duten batzordea da— bilerak egiten ditu langileek lan-arriskuen inguruan dituzten kezkei buruz eztabaidatzeko. Azken urte honetan hainbat bilera egin dira eta guztietan konpromiso-akta egin da alde guztientzat.

Langile batek ezbehar bat badu lan-ordutegiaren barruan, edo etxerako bidean, ezbeharra ikertu egiten da, gertatu dena ezagutu eta aztertzeko. Ondoren, beharrezkoa izanez gero, segurtasun-neurriak ezarriko lirateke, langile batek kalteak pairatzeko egoera arriskutsu hori berriro gertatzea ekiditeko.

Donostia Unibertsitatea Ospitalea (DUH) da Larrialdi Plana lantzeko eta eguneratzeko arduraduna. Langile guztiek eskuragarri dute aipatuako plana Administrazio-solairuan.

Langile erasanerrazak babesteko protokoloa aplikatzen da langile erasanerrazak babesteko (haurdun edo edoskitze-aldian dauden langileak, edo beste egoera berezi batean daudenak). Langileek zein arduradunek parte hartzen dute aipatutako protokoloan.

Besteren Prebentzio Zerbitzuarekin egindako kontratuaren urte amaieran Urteko Memoria idazten da eta bertan islatzen dira urte osoan burututako ekintza guztiak.

Eta Institutuaren instalazioetan langile lankideak daudela kontuan hartuta, IIS Biodonostiak koordinatzen ditu, lankideekin batera, Enpresa Jarduerak. Horrez gain, IIS Biodonostiako langileek lan egiten duten zentroei informazioa eskatzen zaie, langileek dituzten arriskuak aztertzeko.