Uztailaren 12an Andbank-ek antolatutako ongintzako afari bat izan zen Zarautzen, haur-minbiziaren ikerketarako funtsak biltzeko helburuarekin.

Afaria Karlos Arguiñanoren Aiala sukaldaritza-eskolan egin zen, eta Gipuzkoako gizartearen hainbat esparrutako 150 gonbidatu bildu zituen.

Afariaren ondoren, Oscar Terol aktoreak eta Karlos Arguiñanok gidatutako zozketa solidarioa egin zen. Bertako bi pertsona ospetsu handi horien graziak eta sinpatiak lagundu egin zuten, zalantzarik gabe, txartelak saltzen; 40.000 €-tik gora biltzeraino.

Funts horiek ASPANOGI Gipuzkoako haur onkologikoen gurasoen elkarteari eta Biodonostia OIIri eman zitzaizkien; azken kasu horretan, Idoia Garcia doktorea garatzen ari den haur-minbizia ikertzeko lerrorako, zehazki. Horri dagokionez, dohaintzak ahalbidetu egingo du esparru horretan abian diren ikerketa-proiektuei jarraitutasuna ematea.

Andbank banku pribatuan espezializatutako erakundea da, ondare handiak kudeatzera dedikatzen dena. Erakundeak bere mozkinen zati bat gizarte-ekintzara bideratzeko konpromisoa du. Lan-ildo nagusietakoa haurrak ditu, eta, baita ere, haur-minbizia.

Biodonostiatik eskerrak eman nahi dizkiogu Andbanki eta, bereziki, Javier Martínez Larrañagari, ekitaldi hau antolatzeagatik. Gainera, bertaratutako guztiei ere eskerrak ematen dizkiegu egindako ekarpenekin erakutsitako eskuzabaltasunagatik.

Mila esker guztioi!

Biodonostiako ordezkaritza antolatzaileekin batera