Zahartzeak norberari eta gizarteari planteatzen dizkien erronkak, hauskortasunak berezi, ikertu dira ekainak 21 eta 22an izan den “Hauskortasunaren eta zahartzearen gaineko ikerketa eta berrikuntza” ikastaroan, UPV/EHUren Udako Ikastaro bat. Gai hau beste hainbat politiketan ageri egongo da: Osasun Sailaren Ildo Estrategikoetan, 2013-2020 Osasun Planean, 2015-2020 Zahartze Aktiboko Euskal Estrategian, Agenda Digitalean eta RIS3 Euskadi Espezializazio adimentsuaren Estrategian, biozientziak-osasun arloaren garapenean, hain zuzen ere.

Zahartzea fenomeno globala da; eta gero eta hedatuagoa gizarte aurreratuetan. Hark dakartzan aldaketa demografikoek desoreka garrantzitsuak eragin ditzakete arreta sozial eta osasun arreta sistemetan eta, ondorioz, herrialde garatuen sistemaren iraunkortasuna kolokan jar dezakete; horien artean, Euskadikoa. Horregatik, herri administrazioek sustatutako politika publikoek eta ikerketa, garapen edo berrikuntza estrategiek lehentasuna ematen diete zahartzearen inguruko ikerketei, zeinek  zahartze arrakastatsua eta menpekotasunaren prebentzioa bermatzen duten aspektuak identifikatzea helburu gisa duten.

Ikastaroaren zuzendariak Ander Matheu Fernández Doktorea (Osakidetzako Biodonostia OIIren Onkologia Zelularreko taldearen Arduraduna) eta Iraitz Manterola Del Puerto (Tecnaliaren Osasun arloko Neuroerrehabilitazioaren alorreko ekimenen kudeatzailea) izan dira, Biodonostia OII, Tecnalia, UPV/EHU, IK4 eta Fundación Matiak eratutako partzuergoak antolatuta. Erakunde hauek azken 3 urteotan lankidetzan dihardute arlo horretan.

Ekitaldiaren inaugurazioaren ondoren, Osasun Sailaren Osasun Ikerketa eta Berrikuntzaren Zuzendariak, María Aguirre, “Zahartzea, ikerketa eta berrikuntza Osasun Sailaren ildo estrategikoen testuinguruan” hitzaldia eskaini du.

Ondoren, Esteban de Manuelek, Osakidetzako Kronikgune ikerketa-zentroaren Zuzendariak, “Euskadiren betekizuna Zahartze Aktibo eta Osasuntsurako Europar Batzordearen  Lankidetza-printzipioan (EIP-AHA)” hitzaldia aurkeztu du.

Bi egunez hauskortasunaren ikerketa biomedikoan egindako aurrerapausoak aztertu dira, eredu preklinikoak, azterketa multiomikoa eta hanturarena, hausnarketak arreta primarioan, eta ariketa fisikoko esku-hartzeak, besteak beste; baita teknologia berrikuntza eta garapenak ere. Osasun sistemako, unibertsitateko, zentro teknologikoetako, euskal osasun klusterreko eta enpresetako hizlariek eta nazioarteko hainbat gonbidatuk hartuko dute parte.