Biodonostia OIIk, 2021-2025 aldirako I+G+b Plan Estrategikoaren esparruan, zeharkako espezializazio/diferentziazio estrategiak garatzeaz gainera, hala nola, Zahartzea eta Pertsonalizatutako Doitasunezko Medikuntza, merkatura eta osasun-emaitzetara bideratutako estrategia garatzen du: Berrikuntza.

AURREKARIAK

Biodonostia OIIk, Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen bitartez, eta Teknologia Mediko eta Sanitarioaren Berrikuntzarako Sarean (ITEMAS ISCIII) (geroztik Plataforma gisa eratuta zegoena eta 2021etik aurrera OSNren gaitasun industrialen dinamizazioa eta berrikuntza eta horiek ekoizpen-sektorera transferitzea deituko dena) 2009tik parte hartuz, ikerketa traslazionala sustatu nahi du teknologiaren eta material sanitarioaren arloko sektore ez-farmakologikoan berrikuntza sortuta, ekipamenduari, gailuei, erreaktiboei, materialei eta osasunaren arloko IKTei dagokienez. Gaur egun Biodonostia OII-a Plataformako Koordinatzaileari laguntza eman eta euskarri lanak egiten dituen ITEMAS ISCIII-eko Zuzendaritza-Kontseiluaren parte da.

Donostialdea ESIko Zuzendaritza Batzordeak 2013an eskatu zion Biodonostia OIIri Donostialdea ESIko berrikuntza kudeatzea. Ordura arte, Institutuak sortu zenetik kudeatu zuen I+G+b, berrikuntza ITEMAS ISCIII Sarearekin (medikuntzako eta osasungintzako teknologikoak) lotutakoan fokalizatuta.

Adierazitako urteko azken hiruhilekoan Donostialdea ESIko eta Biodonostia OIIko berrikuntzaren arloko liderrekin egindako tailerrean (hasiera batean 23 pertsona ziren) Berrikuntza Estrategiaren arrakastaren giltzak eta gauzatu beharreko eta Donostialdea ESIren erronkei erantzuna emateko ekimen berritzaileak definitu ziren. Donostialdea ESIko Berrikuntza Estrategiaren arrakastaren giltzak edo faktoreak, bertan definitutakoak, honakoak izan ziren:

  • Interesa duten pazienteen profilen espektatiben eta premien araberako berrikuntza-politika definitzea, eta horrek arretaren arloan efizientzia ematen zion antolakuntzari.
  • Berrikuntzaren kudeaketa Biodonostia OIIn formalizatzea, rol sinplifikatzailea eta sustatzailea asumituta eta epe erdirako ikuspegi batekin, antolakuntzaren aktibo berritzaileak bideratu eta mugiaraz zitzan.
  • Berrikuntza Batzorde bat eratzea, eta bertan sartzea antolakuntzako berrikuntzaren arloko liderrak, pazienteei emandako arretaren kalitatea hobea izango zela zaintzeko.

Donostia Unibertsitate Ospitaleko, orain Donostialdea ESI deneko, Zuzendaritza Batzordeak Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Berrikuntza Batzordea sortzea onartu zuen. Zuzenean ESIko zuzendari gerentearen mende zegoen Batzorde horrek 2014ko urtarrilean ekin zion bere lanari, eta Biodonostia OII da kudeatzen duen erakundea eta kokapen fisikoa.

Batzordearen oinarrizko misioa honakoa da:

  • ESIren berrikuntza-politika bideratzea (berrikuntzaren kontzeptua, lehentasunezko lerroak eta abar definitzea), intereseko taldeen premietara doitutako osasun-zerbitzua, eta efizienteagoa, eskaintzeko aukerak bilatuz etengabe.
  • Berrikuntza-prozesuak kudeatzea: berrikuntza-prozesuak garatzea suspertzeko eta errazteko metodologia eskaintzea.
  • Beste antolakuntza berritzaile batzuekiko harremanak identifikatzea eta erraztea.

Berrikuntza Batzordea eratu denetik, eta gutxi gora-behera sei hilabetez behin (zenbaitetan baita hiru hilabetez behin ere), Batzordeak ezarritako ekintzen jarraipena egiteko bilerak egin dira. Era berean, eta urtero, Estrategiaren jarraipena egiteko bilera egin da, Estrategia bera eta Batzordearen beraren misioa aztertzeko.

HELBURUAK

Biodonostia OIIk berrikuntzarako giro aproposa sortu nahi du proaktiboki eta Donostialdea ESIrekin batera, I+G+b kudeatzeko sistemaren bidez.

Horrela, eta berrikuntza kudeatzeko, Biodonostia OII – Donostialdea ESIk planteatu duten Berrikuntza Estrategiak kudeaketaren, formakuntzaren eta asistentziaren arloetan eragiten du, bi antolakuntzetan berrikuntzaren kultura sustatuta. Diseinatutako estrategia bertako langileek asumitzea ahalbidetzen du, ideia berritzaileak etengabe sortzea erakundearen funtzionamenduaren zatitzat hartuta.

Alde horretatik, Biodonostia OII erakundeak osasunaren arloko berrikuntza lehenesten du bereziki, eta arlo horretan erreferente argia da Estatuan:

  • Carlos III.a Osasun Institutuko Teknologia Mediko eta Sanitarioen Berrikuntzako Plataformako (ITEMAS ISCIII) kide da.
  • Guztiz berritzaileak diren eta, ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak garatzeko, ikerketa-institutuaren beraren eta Donostialdea ESIren baliabide guztiak mobilizatzen dituzten zeharkako espezializazio-estrategiak garatu ditu.
  • Egungo 2021-2025 aldirako I+D+b Plan Estrategikoko merkatura eta osasun-emaitzetara bideratutako BERRIKUNTZA ardatz espezifikoa HAZKUNDE TRANSLAZIONALA ardatzarekin sendotzen da, eta honen helburua da Donostialdea ESIko osasunaren arloko profesionalek Biodonostia OIIko jardueretan parte hartzea, batez ere berrikuntza garatzearen bitartez.

BERRIKUNTZA JARDUERAK

EBiodonostia OIIk, Donostialdea ESIko berrikuntza kudeatzen duen eragile moduan, Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen (UAI) bitartez formalizatzen du berrikuntzaren kudeaketa, eta gauzatzen dituen jardueren artetik honakoak azpimarratu behar dira:

    • Berrikuntza Batzordeak ezarritako irizpideen arabera lehenestea Bottom Up proiektuen deialdietara (Donostialdea ESIko berrikuntza-proiektuen barneko deialdia) aurkeztutako proiektuak.
    • Berrikuntza Batzordearen bidez bideratzeko modukotzat hartzen diren ideiak jasotzen dituzten proiektuetan laguntzea:
      • Proiektuaren ikuspuntua zehaztea eta proiektua bideratzea.
      • Proiektua berriz idaztea, eman nahi zaion orientazio espezifikoan oinarrituta.
      • Biodonostia OIIko Metodologian Laguntzeko Unitateak proiektua aztertzeko aukera.
      • Protokoloak prestatzea.
    • Biodonostia OIIko Berrikuntzan Laguntzeko Unitateak Donostialdea ESIko zerbitzuak bisitatzea, ESIko profesionalen euskarri diren Biodonostia OIIko Unitateak/Zerbitzuak eta Ikerketan Laguntzeko Plataformak aurkezteko.
    • Biodonostia OIIko Berrikuntzan Laguntzeko Unitateak Gipuzkoako Lurralde Historikoko ESIetara bisitak (Debagoieneko ESI-Debagoieneko Ospitalea, Bidasoa ESI-Bidasoako Ospitalea, Debabarreneko ESI-Mendaroko Ospitalea, Goierri-Urola Garaiko ESI-Zumarragako ospitalea, Tolosaldeko ESI), ESIetako profesionalei laguntza ematen dieten Biodonostia OIIko I+G+b-ko laguntza plataformak eta Unitateak/Zerbitzuak ezagutarazteko.
    • Formakuntza-jarduerak berrikuntzaren esparruan.

Harremanetan jartzeko:
Arantza Abad Alba dk.: arantza.abad@biodonostia.org
Olatz Arrizabalaga Garde dk.: olatz.arrizabalaga@biodonostia.org
Amaia del Villar Álvarez dk.: amaia.delvillar@biodonostia.org
Ander Izeta Permisán dk.: ander.izeta@biodonostia.org
Marisabel Arzamendi Sesé: mariaisabel.arzamendisese@osakidetza.eus
Julián de Frutos Soto: julian.defrutos@biodonostia.org
Itxaso Calbano Osinaga: itxaso.calbano@biodonostia.org
Maider San Torcuato Labaien: maider.santorcuato@biodonostia.org