La Mecánica del Caracol programak Biodonostiako lau espezialista bildu ditu mahai baten inguruan, zahartze osasungarriaren eredua zer den, hauskortasun-sindromea zer den eta gaixotasun neurodegeneratiboetan zer ikuspegi dauden azaltzeko.
Institutuak 10 urte daramatza zeharka lanean zahartze-estrategia batean, non ikerketa-arlo guztiak inplikatzen diren. Nola zahartzen garen, zahartze osasungarria zein faktorek bultzatzen duten, hauskortasun-sindromea zertan datzan eta gaixotasun neurodegeneratiboen inguruan dauden perspektibak izan dituzte hizpide, besteak beste, Itziar Vergara Institutuko zuzendari zientifikoak; Ander Matheu Onkologia Zelularreko Taldeko arduradunak,(Hauskortasun eta Zahartze Osasungarriaren Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko kidea dena); Adolfo López de Munain Neurozientzien Arloko arduradunak eta Gaixotasun Neuromuskularren Taldeko arduradunak eta Sonia Alonso Gaixotasun Neuromuskularren Taldeko ikertzaileak.
Hemen entzun dezakezu solasaldia (Gaztelaniaz):