Tag Archives: ZURE LAGUNTZAREKIN LORTUKO DUGU

“Afrika 3Dn”, ikerketa zientifikoan emakume afrikarraren lidergoa sustatzeko Biodonostiaren proiektua

Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua “Afrika 3Dn” ekimena sustatzen ari da. Ekimen horren bidez, ikertzaile senior afrikar bat erakarri nahi da Institutuan egonaldi bat egiteko, zehazkiago, 3D Bioinprimaketako Diziplina Anitzeko Plataformak gauzatutako proiektuetako batean lan eginez.

Proiektu honen bidez, funtsean, Afrikako osasunerako 3D ereduak eta piezak sortu nahi ditugu, emakume afrikarraren lidergoa sustatu ikerketa zientifikoan eta ikertzailearen ezagutzak jatorrizko herrialdera transferitu.

Prozesu osoa Fundación Mujeres por África (MXA)-ren eskutik joango da.

Egonaldi honi lotutako gastuak ordaindu ahal izateko, crowdfunding kanpaina bat sortu da FECYTeko Precipita plataforman, eta 3 hilabeteko iraupena izango du.

Erronka berri hau garrantzitsua iruditzen zaigu ikertzailearentzat, Institutuarentzat eta gizarte osoarentzat.

ZURE LAGUNTZAREKIN LORTUKO DUGU Afrikako osasunari bultzada bat ematea!

 Lagunduko diguzu?

Plataformara sartzeko esteka aurkezten dizuegu. Bertan, proiektuari buruzko informazio guztia jasotzen da, baita finantzaketan nola lagundu ere: https://www.precipita.es/proyectos/AFRICA-EN-D

Jarraian daukazuten bideoan Ana Aiastui gure lankidea ikus dezakezue, proiektua azaltzen.