Tag Archives: Gaixotasun Hepatiko eta Gastrointestinalak

Biogipuzkoak Estatu Batuetako kolangiokartzinoma duten Pazienteen Elkarteko kideen bisita jaso du

Duela egun gutxi, Cholangiocarcinoma Foundation USAko Stacie Lindsey (sortzailea) eta Juan Valle dk. (chief medical officer) hartu genituen Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuan. Bisitan, Gaixotasun Hepatiko eta Gastrointestinalen Ikerketa Arloako ikerlariek behazun-bideetako edo kolangiokartzinomako minbiziaren ikerketan egiten duten lana ezagutzeko aukera izan zuten.

Jesús Bañales doktoreak, Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradunak, ongietorria egin ondoren eskerrak eman zizkien fundazioak minbizi mota hori ikusarazteko egiten duen lanagatik, ala nola, bekak eta proiektuak finantzatzeko funtsak biltzeagatik, eta kolangiokartzinoma duten pazienteei eta osasun-profesionalei laguntzeagatik.

Jardunaldian zehar 4 saio izan ziren, eta horietan Bañales doktoreak Biogipuzkoa Institutuan zuzentzen duen taldeak egiten duen lana azaldu zen. Lehenengo saioan Laura izquierdo doktoreak parte hartu zuen, eta kolangiokartzinoma duten Pazienteen Nazioarteko Erregistroaz aritu zen. Ondoren, bigarren saioa kolangiokartzinomaren diagnostiko goiztiarrari eskainitako proiektuetan oinarritu zen. Bertan parte hartu zuten Anne Echebarria, Beatriz Coelho eta Ainhoa Lapitz ikertzaileek. Ondoren, hirugarren hitzaldi-saioan, María Jesús Perugorria doktoreak, Immuno-onkologia Hepatikoa Taldeko arduradunak, eta Pedro Rodrigues doktoreak, Metabolismoa eta Minbizia Taldeko arduradunak, hartu zuten hitza. Horiekin Irune Lasa eta Mireia Tena doktoreak bate gin zuten, kolangiokartzinoman alterazio molekular berriak ezagutzeko egiten ari diren proiektuak erakusteko. Azkenik, laugarren blokea kolangiokartzinomarentzako estrategia terapeutiko berriak bilatzera bideratutako proiektuei buruzkoa izan zen. Javier Caballero doktoreak, Irene Olaizola doktoreak eta Noelia Pastorrek parte hartu zuten.

Hitzaldien ondoren, Stacie Lindseyk eta Juan Valle doktoreak minbizi mota horretan lan egiten duten ikertzaileekin hitz egiteko aukera izan zuten, Arloak diagnostiko goiztiarrerako, ezagutza sortzeko eta kolangiokartzinomaren tratamendurako tresna berrien bilaketan egiten duen lana azpimarratuz eta nabarmenduz.