Ensegua egiten ari den taldeko kide batzuk
Parte hartzeko onartutako boluntarioen zitazioak aurreikusitako erritmoan egiten ari dira.
Joan den otsailaren 2an itxi zen boluntarioen erreklutamendua, herritarrek erantzun bikaina eman baitzioten Biodonostia OIIak Curevac farmazialari alemaniarrak garatu eta sustatutako SARS-CoV-2ren aurkako txertoaren entseguan parte hartzeko egindako deiari. Entsegu honetan txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna frogatzea espero da.
Guztira 1.500 lagunek eman dute izena, eta horietatik 1.200 irizpideak betetzen zituzten. Arduradunek, hala ere, deialdiak jasotako erantzuna arrakastatsutzat jo dute, eta gipuzkoarrek, bereziki, eta euskal herritarrek, oro har, emandako erantzuna eskertu dute.
Otsailaren 5ean hasiera formala eman zitzaion entseguari, eta horri zentroaren irekiera esaten zaio, hau da, sustatzailearen visita jaso zuen Biodonostiak, prozesuaren hasierari oniritzia emateko .
Horrela, astelehenean, otsailak 8, dena prest egon zen lehen boluntarioak hartzen hasteko, eta protokoloan ezarritako probak egin ondoren, txertoaren edo plazeboaren lehen dosiak jaso zituzten. Aste honetan zehar 140 paziente daude inokulatuta eta esan beharra dago prozesua normaltasun osoz garatu dela; bigarren astean 200 inguru gehiago izango dira, eta laugarren astean 750. Hortik aurrera, horiei guztiei bigarren dosia emango zaie, eta, aldi berean, 250 boluntario gehiago zitatu nahi dira, lehen dosia hartzeko.
Aipatzekoa da boluntarioen artean Gipuzkoako eskualde guztietako pertsonak daudela. %60a 50 urtetik gorakoak izango dira, eta %40a 18 eta 50 urte artekoak. Sexuen arabera, emakume boluntario gehiago egon dira.
Bestalde, euren borondatez parte hartzen duten osasun-langileak 8 mediku koordinatzaile, 22 mediku eta 40 erizain dira, eta arratsaldero 4 mediku eta 4 erizaineko taldeetan txandakatzen dira txertoa inokulatzeko, gehi 2 erizain gehiago, erauzketak egiten. Profesional horiek Gipuzkoako ESI guztietako unitate ezberdinetakoak dira.