Ikasturte honetarako Biogipuzkoa OIIk hainbat jarduera antolatu ditu Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta, kultura zientifikoa sustatzeko asmoarekin.
Explorando el envejecimiento
“Explorando el Envejecimiento” jardueraren helburua adintzeari buruzko ikerketa erakustea da, bost estazio tematikoren bidez, non hainbat jarduera egingo dituzten. Estazio hauetan adintzeak DNAn, garunean, ehunetan, erreakzio denboran eta zeluletan duen eragina erakutsiko da. Jarduera hau DBHko 4. mailako ikasleentzat zuzenduta dago. Izen-ematea formulario honetan egin daiteke, azaroaren 4a baino lehen.
Kontuan hartu beharreko informazioa:
- Talde bakoitzak 25 ikasle izango ditu, eta gehienez 30. Zure taldea handiagoa bada, jarri harremanetan nola kudeatu dezakegun ikusteko.
- Ikasturtean zehar 7 saio egingo dira (hilean bat azarotik maiatzera), 2 ordu t’erdi inguruko iraupenarekin.
- Parte hartuko duten ikastetxeak zozketa bidez aukeratuko dira eta iaz parte hartu ez duten ikastetxeei emango zaie lehentasuna.
Ate Irekien jardunaldiak
Ate Irekien jardunaldietan, ikertzaile batek gidatuta, Institutuari 40 minutu inguruko bisita bat egiten zaio, instalazioak eta bertan egiten den lana ezagutzeko. 2. Batxilergo Biosanitarioko ikasleentzat zuzendutako jarduera da, batik bat, biozientzietako karrera bat egiteko interesa duten ikasleentzat. Talde txikiak gomendatzen dira, bisita gertukoagoa izateko eta langileak ahalik eta gutxien eragozteko. Bisitak azaroaren 26 eta 28 artean izango dira. Izena emateko erabili formulario hau, eskuragarri dauden txandak bete arte.
Acercando la ciencia a las escuelas
Farmaindustriarekin batera antolatzen den jarduera da hau, eta batxilergoko ikasleen artean ikerketa biomedikoari buruzko dibulgazioa bultzatzea helburu du. Bertan, osasun arloko profesionalen, ikertzaileen, pazienteen eta industria farmazeutikoaren parte-hartzeari esker, akin ahal izango da zer gertatzen den sendagai bat gaixoaren eskuetara iristen den arte. 2025ko urtarrilaren 24an izango da jarduera hau. Lekua gorde daiteke formulario honen bidez, azaroaren 25ra arte. Lekuak mugatuak direnez, parte hartzaileak zozketa bidez aukeratuko dira eta iaz parte hartu ez duten ikastetxeei emango zaie lehentasuna
Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat Koldo Garciari helbidera edo deitu 943007534 telefonora