Biodonostia OIIak dibulgaziozko zenbait bideo grabatzeko ekimen bat jarri du abian, herritarrei COVID-19rekin lotutako hainbat alderdi hizkuntza argiz hurbiltzeko.

Pandemia hasi zenetik, ikusi izan da, informazio kantitatea ikusita, gizarteak askotan zailtasunak izaten dituela hainbat kanalen bidez aurkezten zaizkion datuak eta edukiak interpretatzeko, ala nola, sare sozialak, komunikabideak, etab.

Horregatik, Biodonostian ekarpen txiki bat egiteko aukera planteatzen dugu, interesa izan dezaketen pertsona guztiei interpretazio horretan laguntzeko.

Ekimen hau Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Erantzukizuneko (RRI) politiken barruan kokatzen da. Politika horietan Institutuak lan egiten du I+I irisgarri, hurbil eta garden bat garatzeko.Bide batez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntza du.

Lanak Biodonostiako eta Donostialdeko ESIko hamar profesionalen testigantzak biltzen ditu, eta bi formatutan aurkezten da: hamar bideo labur edo testigantza guztiak biltzen dituen video oso bat. 

Datozen egunetan, Institutuko sare sozialetan partekatuko dira aipatzen diren bideoak.

Hemen duzue ikusgai bideo osoa, baina honako esteka honetan sar zaitezkete bideo guztien banaketa-zerrendan: https://youtube.com/playlist?list=PLBnSMoeLc8DtmKc5HeoLkCPrFP5uqSnrv