Rocio Bravo Miana Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko ikertzaileak ECTRIMSek (European Comitte for Treatment and Research in Multiple Sclerosis) emandako doktoratu ondoko 4 ikerketa-beketako bat eskuratu du. ECTRIMS Esklerosi Anizkoitzaren ikerketan eta tratamenduan  lan egiten duen erakunde europarra da.

Rocio Bravo doktorea Biodonostia OIIko Esklerosi Anizkoitzaren Ikerketa Taldean hasi zen duela gutxi, David Otaegui doktorearen eta Tamara Castillo-Triviño doktorearen zuzendaritzapean. Doktoratu aurreko etapa Argentinan egin zuen, Biokimika Klinikoa eta Immunologia Ikertzeko Zentroan (CIBICI-CONICET). Bere lana tumore-mikroingurumeneko zelulaz kanpoko besikulen azterketan zentratu zen.

ECTRIMS bekak 2 urtez finantzatuko du bere ikerketa-jarduera, eta doktoratu aurreko esperientzia esklerosi anizkoitzaren eremuan ahalegintzeko aukera emango dio. Ildo horretan, hainbat ikerketa-arlori helduz, zientzialari gazteek trebetasun berriak eskuratu eta beren karrera zientifikoa gara dezakete.

“Nerbio-sistema zentraletik (NSZ) eratorritako zelulaz kanpoko besikulak: biomarkatzaile zirkulatzaile espezifikoak eta esklerosi anizkoitza duten pazienteen NSZrako etorkizun oparoko leihoa” izeneko bere proiektuaren ardatza diziplina anitzeko ikuspegiak duen garrantzia da, ikerketa-lan bat diseinatu eta gauzatzeko orduan.

Mar Tintoré ECTRIMSeko presidenteak adierazi zuen “ikertzaileei, medikuei eta Esklerosi Anizkoitzarekin lotutako beste osasun-profesional batzuei prestakuntza finantzatua eskaintzen dieten programek mundu osoko eskatzaile ugari erakarri zituzte. Horrek hautaketa zaildu bazuen ere, Esklerosi Anizkoitzaren komunitatean dagoen talentuaren eta pazientearen arretarekiko konpromisoaren bolumen izugarria ere erakusten du”.

Zorionak Rocio!