Otsailaren 22, 23 eta 24an, Bilboko Bizkaia Aretoan, RNA terapiei buruzko Europako COST ekintzaren Nazioarteko Kongresua egin zen, IIS Biodonostia, IIS Biocruces Bizkaia eta UPV/EHUko ikertzaileek antolatuta.

DARTER sarearen bilera honek 80 saio labur baino gehiago izan ditu, eta Europako 17 herrialdetako 160 parte-hartzaileei loturak estutzeko eta lankidetza berriak sustatzeko aukera eman die.

Euskadiko batzorde antolatzailea lau ikertzailek osatu dute: Ainara Vallejo, Pediatria Sailekoa, UPV/EHUko eta Biodonostia OIIko ikertzailea, Mª Ángeles Solinís, UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzien Sailekoa, eta Virginia Arechavala eta Olatz Villate, biak Biocruces Bizkaia OIIkoak.

Virginia Arechavala doktorea buru duen DARTER sareak (www.antisenserna.eu) diziplina anitzeko adituak hartzen ditu barne: RNA terapiak erabiltzeko potentziala ikusten duten hainbat gaixotasunetako espezialistak, sendagai mota horien inguruan biologia molekularra aztertu, RNAren diseinua, nanoformulazioa, biofarmazia eta farmakozinetika aztertzen dituzten profesionalak,; hau da, hainbat gaixotasun-eredutan sendagai horien diseinua, fabrikazioa eta in vitro eta in vivo ebaluazioa aztertzen dituztenak.

Por parte del IIS Biodonostia participaron en el encuentro investigadores e investigadoras que trabajan en diferentes líneas de investigación en el Área de Neurociencias: Julian Zayas, Laura Mosqueira, Pablo Marco, Klaudia González, María Rodriguez, Mikel Puga, Ane Velasco, Ane Rubio, Alberto Danborenea, Rocío Bravo y Jone Arizaga.

Biodonostiaren  Neurozientzien Arloko ikerketa-ildo ezberdinetan lan egiten duten ikertzaileek hartu zuten parte topaketan. Hala nola, Lorea Blázquez, Javier Ruiz-Ederra, Ainara Vallejo, Julian Zayas, Laura Mosqueira, Pablo Marco, Klaudia González, María Rodriguez, Mikel Puga, Ane Velasco, Ane Rubio, Alberto Danborenea, Rocio Bravo eta Jone Arizaga.

Radio Euskadi-ko La mecánica del caracol saioan elkarrizketa:

https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/la-mecanica-del-caracol/detalle/9122443/que-son-y-como-funcionan-terapias-de-arn-retos-tecnologicos-y-reguladores-para-drones/