Gaixotasun Hepatiko eta Digestiboen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentrokoak (CIBERehd) diren Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko ikertzaileek, nazioarteko lankidetza-azterlan baten emaitzak argitaratu berri dituzte. Azterlan horretan azaldu dutenez, S-adenosil-metionina (SAMe) emateak gibeleko gaixotasun polikistikoa (PLD) eredu esperimentaletan geldiarazten du, eta  honek gaixotasun genetiko hori duten pazienteentzat agente terapeutiko bat izan daitekeela  pentsatzen da.

Journal of Hepatology aldizkari zientifiko ospetsuan argitaratutako lan honek adierazten du PLDn proteinen SUMOilazia deserregulatzeak gibeleko zistogenesia sustatzen duela. Ikerketak SUMOilazioaren inhibitzaile naturalak, SAMe, giza zelula polikistikoen eta horma-zelulen ugalketan eta biziraupenean duen inhibitzeko gaitasuna erakusten du, baita animalia-eredu batean gaixotasunaren zistogenesian eta fibrosi hepatikoan dituen ondorio onuragarriak ere.

“Gibeleko gaixotasun polikistikorako tratamendu eraginkorrik ez dagoenez, azterlan honetan argitaratutako aurkikuntzak aurrerapenak dira paziente horientzako terapia berrien garapenean”, nabarmendu du Bañales doktoreak.

Azterlan hau Jesús Bañales doktoreak, Biodonostiako Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradunak eta Joost P.H. Drenth irakasleak (Radboud University Medical Center, Herbehereak) zuzendu dute, eta nazioarteko eta estatuko hainbat zentrotako ikertzaileek parte hartu dute, hala nola Mayo Klinikakoek (AEB), Marche Unibertsitate Politeknikokoek (Italia), Euskal Herriko Unibertsitateak, Donostia Hospitaleak eta CICbioGUNEren lankidetza estua jaso du.

 

Artikuluaren Erreferentzia:                                                                   

Targeting UBC9-mediated protein hyper-SUMOylation in cystic cholangiocytes halts polycystic liver disease in experimental models.

Lee-Law PY, Olaizola P, Caballero-Camino FJ, Izquierdo-Sánchez L, Rodrigues PM, Santos-Laso A, Azkargorta M, Elortza F, Martinez-Chantar ML, Perugorria MJ, Marzioni M, LaRusso NF, Bujanda L, Drenth JPH, and Banales JM.

Journal of Hepatology. 2021. DOI:https://doi.org/10.1016/j.jhep.2020.09.010