Biogipuzkoa OIIren Prestakuntza Planaren helburu orokorra hau da: lehentasuna eman zaien arloen esparruan egindako I+G+b jardueren kalitatea mantentzen eta indartzen, ikerlari-masa kritikoa sortzen laguntzea, eta integrazio-mekanismo bat gehiago izatea, sortutako ezagutzaren translazioa eta hedapena sustatuz, komunitate zientifikoari, ekoizpen-industriari baita orokorrean gizarteari ere zuzenduta.

Praktikak / Prestakuntza Egonaldiak

Biogipuzkoa OIIk hiru prestakuntza-modalitate eskaintzen ditu profil desberdinetarako: Udako Praktikak, Graduko Prestakuntza Egonaldiak eta Masterreko Prestakuntza Egonaldiak. Ondoren aurkitu ahal izango duzu informazio xehatuagoa.

Udako praktikak

Graduko prestakuntzak helburutzat du biomedikuntzako jakintzagaietako ‒Medikuntza, Erizaintza, Albaitaritza, Biologia, Biokimika, Bioteknologia, Ingeniaritza Biomedikoa, Farmazia, Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala, edo beste batzuk‒ ikasketen azken urteetan dauden ikasleak ikerketaren kulturan barneratzea, eta horretarako Institututik tutorizatzen dira bai curriculum-praktikak bai curriculumaz kanpokoak.

Bete beharreko baldintza orokorrak praktikak egin ahal izateko:

Praktika hauek egin ahal izango dituzte Medikuntza, Albaitaritza, Biologia, Biokimika, Bioteknologia, Ingeniaritza Biomedikoa, Farmazia, Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala jakintzagaietako graduetan eta lizentziaturetan gutxienez 3. kurtsoan dauden ikasleek, edo Bio-eremuko zientzia esperimentalekin loturikoetan. Biodonostia OIIrekin hitzarmen bat formalizatuta duen edozein Unibertsitatetan ikasketak egiten ari diren ikasleak izan daitezke.

Deialdia:

Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak, Prestakuntza Batzordearen akordioaren arabera, udako prestakuntza-programaren deialdia argitara ateratzen du urtero, otsailetik martxora bitartean.

Inskripzioak egiteko eta deialdiari buruzko informazio gehiago lortzeko, EGIN KLIK HEMEN deialdia aktibo dagoenean. Biogipuzkoa OIIren web-orriaren bidez egindako inskripzioak bakarrik onartuko dira.

Graduko Prestakuntza Egonaldiak

Edozein Unibertsitateko Graduko ikasleek Gradu Amaierako Lana (GAL) udako hilabeteetan edo ikasturtean zehar egin dezakete, baldin eta helburu horretarako beren Unibertsitateak eskatzen dituen kredituak osatuta geratzen badira. Horretarako, tutore bat ‒zentroko ikerlaria‒ esleituko zaio ikasle bakoitzari eta hura arduratuko da ikaslearen lana zuzentzeaz GALak irauten duen aldian. Institutuarekin hitzarmen bat formalizatuta duten Unibertsitateetako ikasleak onartuko ditu Zentroak, eta ECT kredituei edo lanari dagozkion kredituei buruz beren Unibertsitateak ezarritako baldintzen araberakoa izango da iraunaldia. GALerako Egonaldiaren Tramitazioa:

  • Ezinbesteko baldintza da ikaslea ikasten ari den Unibertsitateak Esparru Hitzarmen bat izatea Biogipuzkoa OIIrekin. Unibertsitate interesdunarekin hitzarmenik ez badago, tramitatu egingo da bere formalizazioa.
  • Esparru Hitzarmenaren Eranskina lortzea, ikasle bakoitzarentzat espezifikoa, 3 sinadurekin ‒Unibertsitatearena, ikasleari harrera egiten dion zentroarena eta ikaslearena‒.
Masterreko Prestakuntza Egonaldiak

Masterreko ikasleen prestakuntzaren ardura aipatutako Unibertsitate Masterrean prestatzen ari diren Unibertsitatearena izanda ere, beren Master Amaierako Lana (MAL) egin nahi duten ikasleak hartuko ditu Biodonostia OIIk; lan hori gure zentroan egindako lan praktiko gisa dago ezarria. Biodonostia OIIk tutore bat esleituko du, ikaslearen MAL gainbegiratzeaz eta zuzentzeaz arduratuko dena, baita ikaslea orientatzeaz ere, lan hori amaieran aurkeztu eta defendatzeko. Institutuarekin hitzarmen bat formalizatuta duten Unibertsitateetako ikasleak onartuko ditu Zentroak, eta ECT kredituei edo lanari dagozkion kredituei buruz beren Unibertsitateak ezarritako baldintzen araberakoa izango da iraunaldia. MALerako Egonaldiaren Tramitazioa:

  • Ezinbesteko baldintza da ikaslea ikasten ari den Unibertsitateak Esparru Hitzarmen bat izatea Biogipuzkoa OIIrekin. Unibertsitate interesdunarekin hitzarmenik ez badago, tramitatu egingo da bere formalizazioa.
  • Esparru Hitzarmenaren Eranskina lortzea, ikasle bakoitzarentzat espezifikoa, 3 sinadurekin ‒Unibertsitatearena, ikasleari harrera egiten dion zentroarena eta ikaslearena‒.

Prestakuntza Jarduerak
Ziurtagiriak

Biogipuzkoa OIIk antolatutako prestakuntza-ikastaroetako ziurtagiri bat lortzeko e-maila honetara DIONISIOMARIA.SORETALCORTA@osakidetza.eus datu hauek bidali behar dira:

    • Ikastaroa egin duenaren izena, abizenak eta NAN
    • Ikastaroaren izenburua
    • Ikastaroaren datak eta iraupena