Uda Ikastaroetako jardunaldi hauek, ekainak 22 eta 23an ospatu dira eta zahartze osasungarriak ematen duen aukeran oinarritu da, non alde batetik oinarrizko ikerketa zein klinikoan egindako aurrerapenak aurkeztu dira eta bestetik, zahartzean I+G+B-aren inpaktua ezagutzera eman da. Bide batez, lan eremu honetan partaide diren agente nagusien arteko topaketa lortzeko aukera paregabea izan da.

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak eta CIBER-ek (Centro Investigación Biomédica en Red)-, “Zahartze osasuntsurantz berrikuntzaren eta ikerketaren bidez” ikastaro honen antolatzaileal izan dira. Ikastaroak parte hartze bikaina izan du eta garrantzizko eta ospe handiko erakundeetako txostengileak eta hizlariak ekarri dituzte bertara antolatzaileek.

Julio Arrizabalaga dk.-ak (Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa) eta Leocadio Rodríguez Mañas dk.ak (Hauskortasuna eta Zahartze Osasuntsua CIBEReko zuzendaria) aritu ziren hizlari lanetan, beraiek zuzendutako zentruen estrategiak eta ikesketarako lehentasunak aurkeztuz, Ekainak 22-ko saiori hasiera emanez. Ondoren , Belén Bornstein Sánchez dk.-ak (ISCIIIko Ikerketaren Sustapen eta Ebaluaziorako zuzendariorde nagusia) hartu zuen hitza, Ikerketa Kooperatiboko egiturak Osasun Sistema Nazionalaren esparruan zeintzuk diren aditzera emateko.

Jarraian hauskortasunaren garrantziaz praktika asistentzialean eta hauskortasuna identifikatu eta aztertzeko eraz eztabaidagai izan ziren lehen mahai-inguruan. Bertan, Itziar Vergara Mitxeltorena dk.-ak (Biodonostia OII),  Mikel López Sáez de Asteasu jaunak (Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Osasun Zientziak), Marta Checa López dk.-ak (Ikerketa Biomedikorako Fundazioa. Getafeko Unibertsitate Ospitalea), Álvaro Casas Herrero dk.-ak(Nafarroako Ospitalea) eta Adolfo Díez Pérez dk.ak (Bartzelonako Hospital del Mar erietxeko Ikerketa Institutua) hartu zuten parte. Egun honetako jardunaldiari amaiera emateko bigarren mahai-inguru bat zegoen antolatuta, hauskortasuna eta zahartze osasuntsua ikertzeko eredu preklinikoen inguruan. Parte hartzaileak, kasu honetan, Ander Matheu Fernández dk.-a (Biodonostia OII), Mª Carmen Gómez-Cabrera dk.-a (Valentziako Unibertsitatea), Juan Pedro Bolaños Hernández dk.a (Salamancako Unibertsitatea) eta José Antonio Enríquez Domínguez dk.-a (Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionala) izan ziren.

Ekainak 23ko saioari Somnath Chatterji dk.-ak (Osasunaren Mundu Erakundea) eman zion hasiera, zahartzeari buruzko ikerketaren inguruko datu ikaragarriak emanez eta beste hainbat adierazpenene artean  esan zuen: “Egungo Osasun-Sistemak iraganeko arazoak tratatzeko daude diseñatuta; ez da disciplina anintzeko azterketa bat egiten”. Francisco del Pozo Guerrero dk.-ak (Teknologia Biomedikoko Zentroaren zuzendaria. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa) hartu zuen hitza ondoren, zahartzearekin lotutako teknologiei buruz hitzegiteko eta Osasun Sistemen eraldaketarako izan dezaketen ondorioak aipatzeko.

Jardunaldiari amaiera emateko hirugarren mahi-inguru bat osatu zen, zahartze aktiboaren dimentsio ekonomikoa eta honek gizartearen eta ekonomiaren garapenerako suposatu dezakeen aukera aztertzeko. Bertan izan ziren, Ángeles Durán Heras dk. (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia), Inés García Sánchez dk.( Deputy Coordinator ADVANTAGE Joint Action. Europar Batasuna), José Ramón Urrutia Elorza jna. (Eusko Jaurlaritzako sailburuorde ohia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle ohia eta Biharkoko zuzendaria), eta Miren Dorronsoro Iraeta dk. (Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaria).

Parte hartzaileek bat gin zuten zahartzea osasunean XXI.mendeko erronka globalarik handiena dela esaterakoan eta zahartzearen testuinguruan hauskortasunak garrantzi handia hartzen ari dela aipatzeko, bai ikerketa alorrean, bai laguntza-eremuan, besteak beste, hauskortasunak desgaitasuna iragartzen duelako eta prozesu itzulgarria delako eta horregatik ekintzarako tartea eskaintzen duelako.

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Departamentuaren, OSI-a Osakidetza- Donostialdearen eta Biozientziak Gipuzkoa Fundazioaren kolaborazioa izan du.