Biodonostia OIIa, Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua bultzatzen duen batzordearen bidez (Responsible, Research and Innovation), Kutxa Fundazioari esker finantzatutako “OSASUN-ARLOKO GAIKUNTZA ZIENTIFIKOA: herritarren parte-hartze kritikoa sustatuz” proiektua lantzen ari da.

Proiektu honen helburua herritarren parte-hartzea eta hezkuntza zientifikoa sustatuz zientzia herritarrei hurbiltzeko beste urrats bat ematea da.

Horretarako, Osasun Zientzien arloan herritarren interesekoak diren gaiak identifikatzeko galdetegi bat abiarazi dugu.

Zientzia interesatzen al zaizu? Anima zaitez ondorengo galdetegia betetzen!

https://forms.gle/4xZNYmWst6TCuCXV8