Abenduaren 14an jardunaldi bat egin zen Biodonostian, Institutuko Neurozientzien Arloan egiten ari diren aurrerapenak ikertzaileen artean aurkezteko eta bateratzeko.

Jardunaldian, arlo horretan garatzen ari diren ikerketa-ildoak aurkeztu ziren, baita abian dauden azterlanetan lortzen ari diren emaitzak ere.

Adolfo López de Munain Institutuko Neurozientzien Arloko arduradunaren hitzaldiarekin hasi zen ekitaldia, eta arlo hori osatzen duten taldeetako ikertzaile guztiek parte hartu zuten, horien arduradunekin batera. Itziar Vergara Institutuko zuzendari zientifikoak ere partehartzeren zati bat jarraitzeko aukera izan zuen, eta ekimena oso interesgarritzat jo zuen.

Aurrerapenak egin dira neuroendekapenezko gaixotasun nagusien (Parkinson edo hainbat dementzia), gaixotasun neuromuskularren (Duchenne), Esklerosi Anizkoitzaren edo neuroendekapenezko gaixotasun sentsorialen (Erretinosi Pigmentarioa) inguruan egiten den oinarrizko ikerketan eta bertan adierazi ziren. DNA mitokondrialaren, gliobastomaren edo neuroirudi-tekniken inguruan ere aurrerapausoak eman dira, besteak beste.

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia-Zerbitzuko ikertzaile klinikoek ere parte hartu zuten, eta abian dituzten Saiakuntza Klinikoen update bat aurkeztu zen bertan.

Bertaratuek oso ondo baloratu zuten jardunaldia, eta harrera ona izan duenez, hurrengo urteetan horrelako urteko bat egitea planteatu da.