Matxus Perugorria

Ekainaren 22tik 26ra, Londresen, 2022ko Gibelaren Nazioarteko Kongresua egin da, EASL, Gibela Aztertzeko Europako Elkarteak antolatua. Mundu osoko milaka aditu zientifiko eta mediku biltzen ditu kongresu honek, ikerketa hepatikoaren azken berrikuntzak ezagutzeko eta esperientzia klinikoak trukatzeko. Hepatologia-egutegiko ekitaldirik nagusiena da, eta 57. aldiz egiten da 2022an.

Kongresuaren esparruan eta irekiera-ekitaldian, Lider Emergenteari saria eman zaio. oraingo honetan, Matxus Perugorria Doktoreari, EHUko Ramon y Cajal doktorea eta CIBERehdeko kideari. Matxusek Biodonostia OIIko Gaixotasun Hepatikoen taldean garatzen du bere ikerketa lana.

EASLren Lider Emergentearen Saria bekadun gazteei (40 urtetik beherakoei) zuzendutako urteko saria da. Urtero, EASLren Gobernu Batzordeak eta Ikertzaile Gazteen Lantaldeak sarituak aukeratzen dituzte, nazioarteko ikerketa hepatikoan izandako lorpenen arabera.

Perugorria doktorearen kasuan, gibeleko kalte kronikoaren progresioan eta gibeleko lehen mailako tumoreen garapenean parte hartzen duten mekanismo molekularretan egindako ikerketengatik nabarmendua izan da.

EASL elkarte medikoa gibelaren ikerketan bikaintasuna bilatzera, gibeleko nahasmenduen praktika klinikora eta hepatologian interesa duten guztiei hezkuntza ematera dedikatzen da. Elkartearen sustraiak 1966an sortu ziren Europan, baina EASLk mundu mailan jarduten jarraitzen du gibelaren eremuan interesa duten eragile guztiekin, dauden tokian daudela ere. Ezagutza eta esperientzia zabaltzea praktika onenetan eta hepatologiako azken aurrerapen zientifikoen zabaltzea ditu helburu elkarte honek.

Hau ez da Perugorría doktoreak bere lanagatik jasotzen duen lehen errekonozimendua. Aurretik, United European Gastroenterology (UEG) elkartearen National Societies erakundearen Rising Star saria jaso zuen 2019ko edizioan, eta Ikerbasque saria ere jaso zituen, 2020an Onkologia hepatikoaren arloan ikertzaile gazte gisa egindako ekarpenagatik.

Zorionak Matxus!!