Berriki, Asistentziaren Kalitateko Espainiako Elkartearen (SECA) azken Kongresuan, Zaragozan, ““Evaluación de la colaboración entre atención primaria y hospitalaria para mejorar la polimedicación inapropiada” artikulua (doi.org/10.1016/j.jhqr.2020.09.005), Journal of Healthcare Quality Research aldizkarian 2021ean argitaratutako artikulu onenaren saria jaso zuen.
Artikulu honen egileak Arritxu Etxeberria, Josune Iribar, Kalliopi Vrotsou, Rafael Rotaeche, Iosu Barral eta Donostialdea ESIko Polimedikazio eta Preskripzio Zuhurreko AP-AE Lankidetza Taldea dira. Lehen mailako arretako eta ospitale-zerbitzuetako profesionalek eta Gipuzkoako Lehen Mailako Arretako – ESIak Ikerkuntza Unitatekoek osatutako taldea da.
Saritutako lanak, paziente polimedikatuen preskripzio potentzialki desegokia murrizteko lankidetza-esperientzia bat inplementatzea ebaluatzen du. Bertan, Donostialdea ESIko lehen mailako arretako unitate guztiek eta Donostia Ospitaleko zazpi zerbitzuk parte hartu zuten. Aztertutako biztanleria 14 urtetik gorako polimedikatu guztiak izan ziren. Lanak ondorioztatzen du AP-AEren lankidetza posiblea dela eta, beste osagai batzuekin batera, eraginkorra dela polimedikazio desegokia murrizteko erakunde sanitario integratu baten testuinguruan. Lan honek adierazi du, halaber, lankidetza-prozesua konplexua dela eta jarraipen jarraitua, kudeatzaileen inplikazioa, eragileen parte-hartzea sustatzen duen lidergoa eta informazio-sistemen erabilera intentsiboa eskatzen dituela.
Ikusi albistea twitter-en: https://twitter.com/calidadasistenc/status/1583439806914129920
Ikusi artikulu osoa hemen: https://donostialdea.osakidetza.eus/es/referencia-documental/Documentos%20compartidos/Salud/Farmacia/Polimedicacion_Prescripcion_Prudente/Journal%20of%20Healthcare%20Quality%20Research_2021_36_2_91.pdf