Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui doktoreak, sortu zenetik Biodonostia OIIren zuzendari zientifikoa izan denak, bere jarduera profesionalari amaiera eman dio. Institutuaren buru izan den urteetan egindako lana aitortzeko egin den ekitaldian, ikerketako eta kudeaketako langileak izan ditu lagun, urte hauetan laguntzaile izan ditutenak, bai eta Institutuari lotutako hainbat erakunde kolaboratzailetako ordezkariak ere.

Medikuntzan lizentziaduna, Donostia Ospitaleko infekziosoen arloan buru-belarri lan egin zuen, Hiesaren urte gogorrenetan ere. Urte horiek, zalantzarik gabe, mesedegarriak izan ziren osasun-ikerketarako garatutako interesan. Sentsibilitate horretatik, beste laguntzaile batzuekin batera eta erakundeen babesa lortuz, Euskadin Osasun Ikerketarako lehen Institutua sortzeko ideia mamitzen hasi zen.

Asko izan dira 2008an sortu zenetik eta Julio Institutuaren buru izan den aldian lortutako lorpenak; horien artean nabarmentzekoak dira 2011n Carlos III.a Osasun Institutuak (ISCIII) Biodonostia Institutu gisa akreditatu izana eta ondorengo bi berrakreditazioak (2016 eta 2021). Horrela, Institutua gaur egun Estatuko Osasun Ikerketako Institutuen elitean mantentzea lortu da.

Haren eskutik jarri zen martxan, halaber, Ikagure BD Zahartze Estrategia 2013an, transbertsalitatea bilatzearen ernamuin gisa, Zentroan garatutako ikerketa-lanean elementu bereizgarri gisa.

COVID-19aren pandemian, funtsezkoa izan zen Institutuaren existentzia eta zuzendari zientifikoaren lidergoa, bai proba diagnostikoen berrikuntzari dagokionez, bai herritarrentzako sendagai eta txerto berriak eskuratzeari dagokionez.

Agur-ekitaldian, Arrizabalaga doktoreak eskerrak eman nahi izan ditu Institutua osatzen duten profesionalen aldetik jaso duen laguntzagatik, Biodonostia OIIa osasun-arloko ikerketaren eta berrikuntzaren lehen lerroan kokatzeko eta mantentzeko lanean, bai estatuan, bai nazioartean. Era berean, Institutua osatzen duten erakunde guztien aldetik etengabe jaso duen laguntza eskertu du. Erakundearekin lotura duten profesional eta agente guztiek 2008an abiarazitako espirituari jarraipena emango diotela espero duela adierazi du: “Zalantzarik gabe, edozein proiektutan pertsonak garrantzitsuak dira, talde-lana den bezala, proiektuaren buru nor den alde batera utzita”, adierazi du.

Si bien el Dr. Arrizabalaga abandona la vida profesional activa, no lo hará su interés por los avances que en el ámbito de la salud se produzcan en un futuro tanto a nivel de investigación, asistencial y social.

Arrizabalaga doktoreak bizitza profesional aktiboa amaitzen badu ere, ez du etenik izango etorkizunean osasunaren arloan bai ikerketan, arretan eta gizartean egingo diren aurrerapenetan izango duen interesa.

 

Ondo izan Julio eta gozatu aro berriaz!