“AngeLab” proiektua, zeinetan Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko Genetika Unitateak eta Donostia Unibertsitate Ospitala-Biodonostia Institutuko Genetikako Zerbitzuak parte hartzen duten, amaren odoletik dabilen fetuaren DNA haurtxoaren baldintza genetikoak zehazteko helburuarekin aztertzera zuzendutako mikrofluidoen teknologian oinarritutako hiru gailu garatzea ahalbidetu du.

“AngeLab”-ek egungo teknika inbaditzaileak gutxiagotzen ditu gaur egun jaio aurretik gaixotasun genetikoak detektatzeko erabiltzen direnak baino diagnosirako ekipo seguruagoen, errazagoen eta merkeagoen bitartez.

IK4-IKERLANek ikerketan parte hartu duten ikerketa zentroen, unibertsitateen eta enpresen partzuergo handia koordinatu du.

Raquel Sáez Villaverde eta Leire Otaolea Santacoloma ikertzaileak, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Genetika Zerbitzuko fakultatiboak eta Biodonostia Institutuko obstetrizia eta ginekologia taldeko ikertzaileak, Donostialdea ESIko emagin eta ginekologoei eskertu nahi diete “Sara Perlado Marina Biologia Doktoreak garatutako gailuak balioztatu ahal izateko 400 haurdun baino gehiagoren laginak biltzen lagundu izanagatik”.

Informazio zabalagoa hemen

Ikusi hemen proiektuaren bideoa