Aurkeztutako emaitzak ikertzaile horien doktoretza-tesien parte dira. SOX2 transkripzio-faktoreak —zelula amak zuzen jarduteko eta funtzionatzeko funtsezko geneak— ehunen eta organismoaren zahartzean duen eragina identifikatzean oinarritzen dira doktoretza-tesi horiek.

Leire Moreno eta Laura Yndriago doktoratu aurreko ikertzaileek —lehena Ander Matheu buru duen Onkologia Zelularra taldekoa eta bigarrena Ander Izeta buru duen Ehun Ingeniaritza taldekoa— haien ikerketa-lanak aurkeztu dituzte Molecular aspects of aging and longevity nazioarteko biltzar ospetsuan. International Union of Biochemistry and Molecular Biology (IUBMB) erakundeak antolatu duen biltzarra Atenasen egin da urriko 16tik 19ra bitartean.

Ahozko komunikazioen esparruan, Leire Morenok Impact of SOX2 haploinsufficiency in longevity and stem cell activity with ageing izenburua duen bere lanaren emaitzak aurkeztu zituen, zahartzearen arloko zientzialari ospetsuen elkarren ondoan —Judith Campisi, Peter Adams, Alexander Burkle, David Sinclair, Linda Partridge edo Jan Hoeijmakers—.Gainera, arlo horretan hautatutako lanen artean, berea izan zen doktoratu aurreko ikertzaile batek egindako bakarra.

Bestalde, Laura Yndriagok Functional characterization of the impaired dermal stem cell phenotype in aged mice bere lanaren ondorioak aurkeztu zituen posterren atalean.

Aurkeztutako emaitzak ikertzaile horien doktoretza-tesien parte dira. SOX2 transkripzio-faktoreak —zelula amak zuzen jarduteko eta funtzionatzeko funtsezko geneak— ehunen eta organismoaren zahartzean duen eragina identifikatzean oinarritzen dira doktoretza-tesi horiek. Ikerketa-ildo hori biltzen da IKAGURE-BD estrategiaren “Zahartzearen eta hauskortasunaren erantzule diren determinatzaile biologikoak identifikatzea” gaiaren barruan. Zelula amen jarduerak zahartzean duen eraginaren (gainbeheraren) ikerketan eta zahartzearen arloko ikerketa-estrategian gertatzen ari diren aurrerapen adierazgarriak erakusten ditu.