Urteak dira Biogipuzkoak ikerkuntza eta berrikuntza arduratsuarekin (RRI, ingelesezko siglengatik) bat egin zuela. Hala, hainbat ekintza egiten dira Institututik edo kolaborazioan beste erakundeekin RRIa osatzen duten ardatzetan sakontzeko.
2023an, besteak beste, gure artikulu zientifikoen %75a baino gehiago sarbide irekikoak izan dira, tailerrak antolatu ditugu, hitzaldiak eman ditugu eta herritarren parte hartzea sustatu dugu. Guzti horiek triptiko honetan bildu ditugu. Ea aurtengo jardueretan parte hartzeko aukera duzuen!