Donostia Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko kide diren Biodonostiako Gaixotasun Infekziosoen Arloko ikertzaileek parte hartu dute aurten ere Mikrobiologia Klinikoaren eta Gaixotasun Infekziosoen Europako Biltzarrean (ECCMI – Copenhague). Bertan, abstract eta ikerketa-lanak aurkeztu dira, baina baita Art Gallery-rako argazki batzuk ere. Kongresuaren gaiarekin zerikusia duten argazkiak biltzen dituen gunea da Gallery hau, bertan artistikoagotzat hartzen diren TOP 5 bat sortuz eta guztiak Kongresuko Arte Liburua izenekoan argitaratuz.
Nahiz eta bost irabazleen artean egotea lortu ez, Biodonostia- Donostialdea ESIk aurkeztutako argazkietako hiru, hamar finalisten artean geratu dira: Acremonium,onddo bat, Donostia Unibertsitate Ospitalean oinean edo eskuan atzamarretako azkazaletatik berreskuratua eta isolatua, bata; zer gertatzen da marmelada pote bat gaizki ixten dugunean eta onddoak agertzen direnean, bestea; eta azkenik, Nocardia cyriacigeorgica plaka bat, gure inguruko ohikoenetako bat.
Pandemiak mundua suntsitu zuenetik eta 2020ko eta 2021eko kongresuak bertan behera utzi eta 2022koa online egin behar izan zutenetik, Europako “beste kongresu paralelo bat” dago, non mikrobiologoek eta infektologoek beren ezaugarri artistikoak erakusten dituzten (eskultura, pintura, prosa, argazkigintza )eta ondoren liburu bat argitaratzen da. Gainera, aurkeztutako argazkiek ongietorria ematen diete biltzarkideei Kongresuaren sarrera-aretoan jartzen baitira.
2023an, Donostiatik, argazki eta idazketa kategorietako lanak aurkeztu dira, eta parte-hartzaileek adierazi duten bezala,” jakitun gara bidali diren lan ugariez. Beraz, gure hiru lan 10 finalisten artean egotea ohore handia da Mikrobiologia Zerbitzu osoarentzat”.
ZORIONAK!!
Bidalitako argazkiak: