Berriki, ikerketa-lan bat argitaratu da, Crohn gaixotasuna (CG) eta ultzeradun kolitisa (UK) pairatzeko arriskuarekin lotutako dietaren hantura-potentziala aztertu dueña, EPIC-España kohortearen esparruan (European Prospective Investigation in Cancer and Nutrition). Elkarlaneko azterlan honetan parte hartu dute Biodonostia OIIaren Pilar Amiano Etxezarreta buru duen Gaixotasun Kroniko eta Transmitigarrien Epidemiologia Ikerketa Taldeko ikertzaileek, bai eta Luis Bujanda buru duen Gaixotasun Gastrointestinalak Taldekoek ere.

Hesteetako hanturazko gaixotasuna (HHG) digestio-traktuaren hantura kronikoa da. HHGren bi mota nagusiak kolitis ultzeraduna (KU), koloneko mukosara mugatzen dena, eta Crohn-en gaixotasuna dira. Azken honek, traktu gastrointestinal osoan hantura eragin dezake.

Europan, UKaren intzidentzia 0,9 eta 24,3 artekoa da 100.000 pertsonako/urteko, eta KUrako estimazioak 0,5 eta 10,6 kasu artekoak dira 100.000 pertsonako/urteko. Gaixotasun kroniko horiek eragin nabarmena dute pairatzen dituzten pertsonen bizi-kalitatean, eta kostu handiak dituzte osasun-sistementzat eta gizartearentzat].

Dietak HHGren garapenean izan dezakeen eragina oso interesgarria da, aldatua izateko probabilitate handieneko arrisku-faktoreetako bat baita, eta, beraz, prebentziorako helburu posible bat. Ikerketa batzuek iradokitzen dute dietak heste-hanturan eragiten duela, hainbat mekanismoren bidez; besteak beste, asaldurak heste-mikrobiotaren konposizioan eta sistema immunologikoarekin dituen interakzioetan. Zenbait azterlan epidemiologikok lotura aurkitu dute elikagai edo mantenugai espezifikoen eta HHGren arriskuaren artean, eta ikusi dute eragin negatiboa duela gantz-azido poliinsaturatuak eta animalia-proteina irensteak. Zuntzak, frutak eta barazkiak irensteak berriz, efektu positiboa duela ikusi da. Era berean, aurretiko azterlan batzuek dietak ebaluatu dituzte oro har, eta patroi dietetikoak ebaluatu dituzte, non aurkitu den dieta kaltegarriagoak daudela, mendebaldekoa kasu, eta dieta osasungarriagoak, Mediterraneokoa adibidez.

Hantura areagotzen duten elikagaien artean daude haragi gorri eta prozesatua, koipe askoko elikagaiak (hala nola gurina, margarinak eta frijitzeko koipeak) eta elikagai gozo batzuk (azukrea, eztia eta azukre askoko elikagaiak). Bestalde, frutak, barazkiak, lekaleak, tea eta kafea dira potentzialki hanturaren aurkako propietateak dituzten elikagai talde nagusiak.

EPIC-Españaren azterlanak 29 eta 69 urte bitarteko 32.633 parte-hartzaile aztertu ditu. Horietan, dietaren hantura-potentziala neurtu da dieta hanturako Score bat (ISD) erabiliz, zeinak ezartzen dituen erreklutamenduan neurtutako dietaren hantura-maila, historia dietetikoaren eta beste aldagai batzuen bidez. 21 urtez egindako jarraipenetik lortutako emaitzen arabera (674,547 pertsona urtean), hantura sor dezakeen dieta kontsumitzeak KG garatzeko arriskua eragin dezake (HR 1.71; % 95 CI: 1.05-2.80; p = 0.031). Ez da ikusi ISD gehitzearen eta UKa gehitzearen arteko loturarik (HR 0.89; % 95 CI: 0.66-1.19; p = 0.436). Emaitzen arabera, dieta osasungarri eta orekatu bat onuragarria izan daiteke prebentzioan. Hala ere, ikerketa zabalagoak beharko dira aurkikuntza horiek egiaztatzeko.

Inflammatory Potential of the Diet and Incidence of Crohn’s Disease and Ulcerative Colitis in the EPIC-Spain Cohort. Guevara M, Salamanca-Fernández E, Miqueleiz E, Gavrila D, Amiano P, Bonet C, Rodríguez-Barranco M, Huerta JM, Bujanda L, Sánchez MJ, Chirlaque MD, Agudo A, Ardanaz E, Castilla J. Nutrients. 2021 Jun 26;13(7):2201. doi: 10.3390/nu13072201.PMID: 34206846

https://www.mdpi.com/2072-6643/13/7/2201/pdf