Aurten ere Biodonostiak bere ateak ireki ditu azaroan. Bi egunetan zehar, Gipuzkoako 25 ikastetxetako bigarren batxilergoko 480 ikasle Institutua ezagutu dute. Ate-irekien jardunaldi hauen helburua zuentzia ikasleei gerturatzea izan da.

Bisita hauek Biodonostiako ikerlariek gidatu dituzte eta beraz, ikasleek lehen eskutik ezagutu dituzte Biodonostian gauzatzen ari diren ikerketa eta berrikuntza proiektuak. Gainera, ikasketak biomedikuntza arlotik jarraitzeko interesa duten ikasleak direnez, sail honen praktikotasuna ezagutu eta beraien zalantzak argitzeko aukera izan dute.

dsc_0473_3dsc_0462_3dsc_0448_3