Martxoa aintzatespen-hilabetea izan da Biodonostia OIIko Gaixotasun Hepatiko eta Gastrointestinalen Arloan egindako ikerketa-lanerako, estatu mailan erreferentzia diren bi kongresutan, bakoitza bere arloan.

Lehendabizikoa, Gibelaren Azterketarako Espainiako Elkartearen 48. Urteko Kongresua, martxoaren 15etik 17ra Madrid-en egin zena, Espainiako hepatologian diharduten profesional guztientzat ezinbesteko topaketa da.

Bigarrena ere Madrilen egin zen, hilaren 29tik 31ra, eta Espainiako Gastroenterologia Elkartearen (AEG) Urteko Kongresuaren 26. edizioa izan zen. Gastroenterologiari buruzko erreferentziazko kongresua da, gaztelaniazko ikerkuntzan eta irakaskuntzan.

Pedro M. Rodrigues doktoreak bi kongresuetan posteretako komunikazio onenaren sariak jaso zituen, behazun-tumoreen garapenean eta progresioan KLF5 transkripzio-faktorearen paper molekularrari buruz egindako lanagatik. Lanaren izenburua honako hau da: KLF5 upregulation is a common event in cholangiocarcinoma, acting as an oncogene and constituting a bad prognostic factor., eta esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.elsevier.es/es-revista-gastroenterologia-hepatologia-14-congresos-26-reunion-anual-asociacion-espanola-152-sesion-oncologia-gastrointestinal-7433-comunicacion-klf5-upregulation-is-a-common-90392-pdf

Bestalde, Ainhoa Lapitz doktoreak AEGren Biltzarreko ahozko komunikazio onenaren saria jaso zuen, serumeko biomarkatzaile proteiko berriei buruzko bere ikerketaren garrantziagatik, behazun-bideko tumoreen diagnostiko eta pronostikorako balio handiarekin. Liquid biopsy proteins as PSC-specific and pan-CCA biomarkers of cancer risk, early diagnosis and survival mirroring tumor cells izeneko lana esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.elsevier.es/es-revista-gastroenterologia-hepatologia-14-congresos-26-reunion-anual-asociacion-espanola-152-sesion-sesion-plenaria-7428-comunicacion-liquid-biopsy-proteins-as-psc-specific-90230-pdf

Bi topaketatan, ikertzaileek Institutuko ikerketa-taldeetako arduradunekin eta ikerketa-kideekin izan dira.

Errekonozimendu mota horrek balio izaten du ikertzaile gazteen lana balioesteko eta, aldi berean, gaixotasun hepatiko eta gastrointestinalen arloan ikerketa-ildo irekietan lan egiten jarrai dezaten motibatzeko.