
Miramar Jauregia - Donostia
16/06/22
Urtero bezala, UPV/EHUk Uda Ikastaroen programa ospetsua antolatu du. “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloaren barruan aurkeztuko da “Terapia aurreratuak: laborategitik pazientera eta gizartera” ikastaroa. Ikastaro hori zuzenduko dute Julio Arrizabalaga doktoreak (Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoak) eta Lorea Blázquez doktoreak (Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Neurozientzien Arloko Ramón y Cajal eta Ikerbasque ikertzailea).
Ikastaroa 2022ko ekainaren 16an eta 17an izango da, Donostiako Miramar Jauregian.
Terapia aurreratuak sendagai oso berritzaileak dira, geneak (terapia genikoa), zelulak (terapia zelularra) edo ehunak (ingeniaritza tisularra) erabiltzean oinarritzen direnak, hainbat gaixotasun prebenitzeko edo tratatzeko. Terapia hauek potentzial handia dute tratamendu pertsonalizatuak eratzeko, eta medikuntza iraultzen ari dira, orain arte tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunak tratatzeko estrategia terapeutiko berriak garatzea ahalbidetzen baitute.
Ikastaro honen bidez terapia aurreratuen ikuspegi globala eman nahi da: zer diren, nola aldatzen ari diren eta datozen urteetan panorama terapeutikoa nola aldatuko duten. Bereziki azpimarratuko da Euskadiko ekosistema, arlo horretan aitzindariak izateko zein estrategia garatzen ari diren identifikatuz.
Izen-emateak Uda Ikastaroen web-gunearen bitartez egin behar direla gogoratzen dizugu:https://www.uik.eus/es/curso/terapias-avanzadas-del-laboratorio-al-paciente-sociedad