04/04/19

Data / Fecha: 2019ko apirilak 4 /4 de abril de 2019.
Ordua / Hora:  12:00 – 15:00.
Lekua / Lugar:Biodonostia OII – Ekitaldi Aretoa – 0.Solairua/
IIS Biodonostia – Salón de Actos – Planta 0.

Laburpena / Resumen:

Zahartzaro osasuntsuak lehen mailako erronka sozioekonomikoa dakar zahartutako populazioa etengabe handitzen ari den gizarte aurreratuetan. Horrek osasun-arreta eta osasun-estaldura sistema unibertsalaren iraunkortasunean eragiten du. Eustatek, “Gipuzkoako biztanleria-proiekzioa 1995-2020” dokumentuan, aurreikusten du oso desorekatuta dagoen populazio-zentsu globala, izan ere, askoz ere txikiagoa izango da piramidearen oinarrian eta hazkunde nabarmena izango du adinekotaldean (>65), populazio osoaren % 24ª izanik 2020an.

Errealitate horren jakitun, IIS Biodonostiak I+G+b-ko estrategia bat proposatu zuen 2013an, zahartzean zentratua, eta, IKAGURE-BD akronimoa izendatu genuen,  osasun-arloan lan egiten duten inguruko eragileek ere parte hartu zezaten asmoarekin.

Datorren apirilaren 4ean, sortzen joan diren ikerketa lerroak aurkeztuko dira, bai eta azken 5 urteetan egindako ikerketen emaitzak ere.

  Programa hemen ikusi (gaztelaniaz).