01/04/19

Data / Fecha: 2019ko apirilaren 1etik 3ra/ 1 al 3 de abril de 2019.
Lekua / LugarPalacio de Congresos Kursaal (Donostia-San Sebastian).
Antolatzailea / Oganizador: Osakidetza, Departamento de Salud del Gobierno Vasco, Ayuntamiento de Donostia-San Sebastian, Diputación Foral de Gipuzkoa, BIOEF, IFIC

 

Datorren apirilaren 1a eta 3a bitartean Donostiako Kursaalean arreta integratuari buruzko “ICIC19 San Sebastian-Basque Country” urteko 19. konferentzia egingo da. Bertan nazioarteko milaka aditu elkartuko dira eta Europako hainbat herrialdetako eta munduko beste hainbat tokitako ordezkaritzak ere bai, Estatu Batuak, Kanada edo Singapur, esate baterako,

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak bultzatuko dute konferentzia International Foundation for Integrated Care (IFIC) erakundearekin batera, eta honako hau izango da haren izenburua: “Aldaketaren aldeko kultura partekatua: pertsonetan oinarritutako zerbitzu integratuen ereduak ebaluatzen eta ezartzen”.

Konferentzia batez ere ingelesez egingo da (itzulpen-zerbitzuarekin) eta osoko bilerak, lan-mintegiak eta bestelako saio batzuk egingo dira bertan. Donostiako ediziorako hizlarien artean, honako hauek izango direla baieztatu dute: Henry Mintzberg, irakaslea eta erakunde-teoriari buruzko hainbat libururen egilea (AEB); Michael Marmot, Osasunerako eta Gizarterako Nazioarteko Zentroaren zuzendaria (Erresuma Batua);  Stephen Shortell, Berkeley Unibertsitateko Osasun Publikoaren Eskolako irakaslea (AEB); Mª Ángeles Durán, Ikerketa Zientifikoetako Goi Kontseiluko Soziologia irakaslea; eta Julio Mayol, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kirurgia irakaslea eta San Carlos Osasun Ikerkuntza Institutuko Berrikuntza Unitatearen zuzendaria.

Informazio gehiago Kongresuaren webean / Más información en la web del Congreso